Industrialdeak

Industrialdeak programa Gipuzkoan sortu zen, 1982an, eta haren helburua da enpresa jarduera bultzatzea eta jomuga dituen guneen egoera sozioekonomikoa hobetzea.

Programaren misioa da kalitatezko industrialdeak sortzea industriaren eta hari lotutako zerbitzuen hazkunde premiei erantzuteko, kalitatezko azpiegiturak diseinatuz, prezio onean eta erosteko orduan finantza formula malguak eskainiz.

Programa elkarlanean garatu da Eusko Jaurlaritzaren SPRILUR sozietate publikoarekin (sozietatearen gehiengoa du, %51) eta Gipuzkoako eskualde eta udalekin.

Gipuzkoako industrialdeen mapa

Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusi gisa, sozietate hauetan parte hartzea dagokigu:

Lanbarren Parke Logistikoa (Oiartzun)

Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.