Udalak 2015: Laburpena

Feder - Fondo Europeo de Desarrollo Regional - Eskualde Garapenerako Europako Funtsa

Diru laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzeko.

Finantzaketa eta epeak

  • Laguntza programa hau % 50ean finantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste %50ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER), betiere Euskal Herriko 2014-2020.
  • Bete behar diren epeak:
    • Eskaerak aurkezteko: 2015ko uztailaren 7ra arte (egun hori barne)
    • Proiektuen hasierako data: 2015ko urtarrilaren 1etik aurrera
    • Justifikatzeko proiektua gauzatu dela eta kostuaren %100: 2016ko ekainaren 30a baino lehen
  • Onartutako diru laguntzaren ordainketak eskatzeko epeak (2 aldietan):
    • Lehena %50a: 2015ko urriaren 30a baino lehen
    • Bigarrena, beste %50a: 2016ko ekainaren 30a baino lehen

Nork eskatu dezake diru laguntza hau

  • a) Udalak.
  • b) Eskualde garapeneko agentziak edo mankomunitateak.
  • Bakarka edo beste batzuekin elkartuta (beti ere, proiektu bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztuz).

Diruz lagunduko diren proiektuak

  • A) GAILU MUGIKORRENTZAKO APLIKAZIOAK:
    • a.1- Gailu mugikorrentzako aplikazioak, mugikorretan instalatu eta udal informazioa edota zerbitzu publikoak jasotzeko prestatuak.
  • B) SMART GIPUZKOA: LURRALDE ADIMENTSUA. Hazkunde ekonomikoaz gain, udalerrien gizarte eta ingurumen iraunkortasuna sustatzen duena:
    • b.1- Smart Gipuzkoa: lurralde adimentsua. Datu analisiak atzitu, transmititu eta aztertzeko teknologiak, eta hiri eta hiriarteko inguruneak modu adimentsuan eta eramangarrian hobeto kudeatzera zuzendutako Smart tresnak eta irtenbideak.
  • C) SOLUZIO TEKNOLOGIKO LIBREAK:
    • c.1- Software libreko aplikazio informatikoak garatzea edota moldatzea, instalazioa eta funtzionamendua barne.
    • c.2- Kode Irekira migratzeko lanak, dela sistema eragileei, zerbitzariei, dela "LibreOffice" pakete ofimatikoari buruzkoak.
    • c.3- Udalerritako web korporatiboak sortu eta berritzea, baldin eta lan hori egiten bada IZFE sozietateak Gipuzkoako udalentzat garatutako "Liferay" edukien kudeatzailearen bertsio pertsonalizatu batean oinarrituta.
  • D) UDAL GARDENTASUNA. Atari batean integratzea udal kudeaketari buruzko informazioa, herritarrentzat interes handienekoa zein den kontuan hartuta:
    • d.1- Gardentasuna. Udalek eman beharreko informazioa sortu eta argitaratzea. Lerro hau 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan aplikatuko da.
    • d.2- Open Data: datu publikoak agerian jartzea. Hau da, edozein pertsona, enpresa edo erakundek, modu ireki eta erraz batean, aztertu, berrerabili eta zabaldu ahal izatea argitaratutako datuak, eta, datu horietatik abiatuta, zerbitzu berriak sortzea. Datuak IZFE Informatika Zerbitzuen Foru Erakundearekin aurrez adostutako estandarrei jarraituz jarriko dira agerian. Proiektuekin batera, horien egokitasun teknikoari buruzko IZFEren txostena aurkeztu beharko da.
    • Kasu batean zein bestean, ateratzen den informazioa  Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarri beharko da, hark Gipuzkoa Irekia atari korporatiboan sar dezan.
    • Inoiz ez da lagunduko web atariak sortzea, zeren udalek, beren gardentasun ataria sortzeko, Gipuzkoa Irekiak erabiltzen duen tresna erabili baitezakete (Gipuzkoa osoko erakundeen artean eta erakundeentzat sortutako atari bat da).

Ez dira diruz lagungarritzat hartuko, inola ere:

  • Ekipamendu informatikoak (zerbitzariak eta ekipo informatikoak).
  • Proiektuan parte hartzen duten erakunde eskatzaileen langileen gastuak.

Eskaeraren aurkezpena

  • Eskaerak aurkezteko epeak: 2015ko uztailaren 7ra arte (egun hori barne).
  • Entitate onuradun bakoitzak diruz laguntzea nahi duen proiektu bakoitzeko eskabidea aurkeztuko du.
  • Dirulaguntzaren eskabidea izenpetuko du zuzenbidez baliozkotzat jotako bideetatik ordezkari gisa jarduteko beharrezko egiaztapena aurkezten duenak.
  • Elkartean aurkeztu ez gero, ordezkari bat izendatu beharko da eta horrek proiektu bakoitzerako dirulaguntza eskaera bakarra aurkeztuko du. Bertan azaldu beharko dira:
    • Bakoitzak hartzen dituen konpromisoak proiektua gauzatzeko.
    • Eta eskaerarekin batera aitorpen erantzuleak (eranskina) aurkeztu beharko dira: erakunde bakoitzeko aitorpen bat.

Zure eskaera telematikoan, erantsi behar duzun dokumentazioa

  • Kontratatu beharreko lanaren, edo egin beharreko inbertsioaren eskaintzari buruzko xehetasunak: azalduz aurrekontu xehakatua; eta ordu kopurua eta orduko aplikatu den kostua zein diren adieraziz (hala badagokio), baita aurreikusitako kronograma zein den ere.
  • Aitorpen erantzulea, adierazteko ez dagoela sartuta 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12 artikuluan aurreikusten dituen onuradun izaera lortzea eragozten duten egoeretan eta, hala badagokio, helburu horretarako eskatzaileak eskatu edo eskuratu dituen dirulaguntzen, diru sarreren, edo baliabideen adierazpena: zeinahi administraziotik, edo erakunde publiko zein pribatutik datorrela ere. Honakoan eta eskabide telematikoan ere eranskin gisa gaineratutako ereduari jarraituz eta behar adina aitorpen.
  • Enpresa hornitzaileak eduki dezakeen softwarearen kalitatearen kreditatzaileak.
  • Behar izanez gero, zeharkako politika hauetako bat edo batzuk sustatzeko xedez proiektuan burutzekoak diren jardueren memoria: euskara, berdintasuna, herritarren parte hartzea, Giza Eskubideak, aniztasuna eta ingurumena.

Diru laguntzaren emakida, proiektu artean baloratzeko irizpideak

  • 1— Proiektu mota/sailkapena, 3. oinarria, 3.1: 30 puntu gehienez.
  • 2— Eskaera egiten duen erakundearen tamaina: 30 puntu gehienez.
  • 3— Proiektuaren bateragarritasun teknikoa eta proiektua beste udalerri batzuetan ezartzeko  aukera: 30 puntu gehienez.
  • 4— Proiektatutako berrikuntza maila, proiektuaren tamaina eta espero daitekeen inpaktua: 30 puntu gehienez.
  • 5— Zeharkako politiken kudeaketa proiektuan; euskara, berdintasuna, herritarren partaidetza, aniztasuna eta ingurumena: hasta 20 puntos.
  • 5. Oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak (Ikusi 5 irizpide hauen sailkapena)
  • Software garapenaren kalitatearen egiaztagiri bat kreditatzen duten enpresei dagokienez (CMMI-DEV v1.2ko 2 maila edo altuagoa, ISO/IEC 15504 arauaren 2. maila edo altuagoa, ITMark), gehienez 10 puntuko puntuazio gehigarria izango dute.
  • Aurkezten diren eskaerak hautatzeko, aurreko apartatuetan azaltzen diren irizpideak aplikatuko dira, eta lehentasuna dutenen zerrenda bat ezarriko da ahalik eta deialdian ezarri diren kreditu guztiak agortu arte.

Portzentajeen eta diru laguntza hauen gehiengo zenbatekoak

  • 2.500 biztanle baino gutxiago: inbertsioaren %75.
  • 2.501 eta 10.000 biztanle artekoak: inbertsioaren %70.
  • 10.001 eta 20.000 biztanle artekoak: inbertsioaren %60.
  • 20.001 eta 50.000 biztanle artekoak: inbertsioaren %50.
  • 50.000 biztanle baino gehiago: inbertsioaren %30.
  • Lankidetza proiektuak, puntuaziorik altuena: %100 (IKT Batzorde Betearazlearen oniritziarekin).
  • Gainerako lankidetza proiektuak,: proiektuan sartutako udalerrien bataz besteko tamainaren araberako %a.
  • Gardentasuneko proiektuak, 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, gehienez 1.000 €
  • Banako proiektuak, gehienez entitate bakoitzeko: urteko 25.000 €
  • Lankidetza proiektuak, proiektuan sartutako udalerrien bataz bezteko tamainaren arabera, gehienez 40.000 €.

Diru laguntza hau eskatzeko