IKT Sektorea 2015: Gomendioak

Nola zabaldu daitezke diru laguntza bat jasotzeko aukerak.

Eskabidea zuzen aurkezteko 10 gomendio:

  • 1. Enpresa zintzoa eta proiektu koherentea: horiek dira laguntza lortzeko bide ziurrena.
  • 2. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu enpresak berak definitzea bere jarduera eta zer espero duen proiektuarekin; inork ez du berak baino hobeto eta argiago egingo. Gauzak ondo ez adierazteko beldurriz ez izan; gehiago baloratzen dugu zer esaten den, nola esaten den baino. Zalantzarik edo arazorik baduzu, eskatu guri laguntza; horretarako gaude.
  • 3. Proiektuak beraien artean lehiatzen direnez diru laguntzak jasotzeko, saia zaitez zure proiektuaren berezitasunak eta aparteko alderdiak azaltzen, enpresako beste proiektu bat baino ez da edo garrantzi bereziko proiektua da?
  • 4. Gogoan izan: zenbat eta informazio gehiago eta argiagoa eman (enpresaren jarduera, inbertsio proiektua eta beraren arrazoiak ezagutzeko), orduan eta errazagoa izango da zure eskaera zuzen baloratua izatea.
  • 5. Ez da nahikoa proiektua teknikoki ona izatea, itzulkinak sortzeko gauza izan behar du; azaldu ezazu zein izango den zure proiektuaren eragin ekonomikoa, soziala edo beste arlo batzuetakoa; teknologikoki oso sofistikatua den baina merkatu aukera errealik ez duen proiektu batek, agian, ezin du lehiatu enpresan enplegua eta emaitza positiboak sortzea proiektatzen duten beste proiektu batzuekin.
  • 6. Datuak argitasun gutxirekin ematea, datu oker (puztuak) edo faltsuak ematea, eta eskatzen diren datu guztiak ez ematea, kalterako da, bai proiektuaren baloraziorako, bai enpresaren irudirako; gainera, zigortua izateko arriskua dakar, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren III. tituluaren arabera.
  • 7. Zer utzi behar da aholkularitza enpresen esku: inoiz ez proiektuaren azalpena, inola ere ez enpresaren edo proiektu estrategikoaren berezitasunaren azalpena.
  • 8. Eskaera egiten beste enpresaren batek laguntzen badizu ere, ez ahaztu erantzukizuna beti zurea dela. Prestatzen dizuten informazioa begiratu, eta ez ahaztu epeak. Gauzak utzikeriaz egiteagatik edo gaizki kudeatzeagatik etor litezkeen ondorioak zure enpresaren kalterako izango dira.
  • 9. Proiektuak enpresa adituen bitartez aurkezteak ez du ez hobetzen ez okertzen proiektuen puntuazioa. Tramitazioa erraza da, enpresek adierazten digutenaren arabera, beraz, enpresa bakoitzak erabaki behar du nahiago duen azpikontrataziora jotzea edo ez, kontuan hartuta tramitazioak eskatzen dion dedikazioa eta aholkularitza enpresaren kostua.
  • 10. Kontzeptuak apaintzeko kezkarik ez izan; mamia interesatzen zaigu, azala baino gehiago. Soil-soil azaldutako ideia garbiek sinesgarritasuna ematen diote eskaerari. Informazio osatua eta guretzat sinesgarria behar dugu, laguntzen gaineko erabakia azkar eta eraginkortasunez hartzeko.