IKT Sektorea 2011

BASE-PLATFORM

EUROHELP CONSULTING S.L

Sektorea: IKT

Jarduerak: Aholkularitza, zerbitzuak eta soluzio ezarpena

Mota: Enpresa ertaina

Diru-laguntza: 55.000,00 €

Interneten bidez kontsumi daiteken zerbitzu bat sortu (ASP eredua jarraituz), eta web aplikazioak sortzeko, zabaltzeko eta kudeatzeko behar den guztia eskaini prozesu hauek automatizatuz eta erraztuz: garapeneko framework-a, e-learning, garapen kolaboratiboa, kode-sortzailea, software osagai oinarrizkoak, aplikazioak ostatu eta kudeatu.

Bideoa

 

IdazLagun

ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L

Sektorea: IKT

Jarduerak: Hizkuntza teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu eleanitzak garatu eta gizarteratzen ditu.

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 51.141,00 €

Proiektu honetan euskaraz idatzi behar duen edozein profesionali lagunduko dion aplikazioa sortu da. Aplikazio hori mikroenpresei zuzenduta dago bereziki, nahiz eta enpresa txikiek, ertainek eta administrazio publikoek ere honen beharra ere izango duten. Elekako zerbitzarietatik eskeiniko da zerbitzua, bezeroak ez du ezer instalatu beharrik, web nabigatzaile batetik guztia kudeatu ahal izango baitu. Hiztegiak, Gramatika, Deklinabidea, Aditzen jokatzea, Datak eta orduak nola idatzi, Zenbakiak, Erabilera-adibideak, Nola ituzli dute, ZalaNet, Dokumentu ereduak eta etorkizunean garatuko diren beste modulu batzuk.

 

SOGESPRO

THE MOVIE VIRTUAL, SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Diseinu eta web programazioa, on-line kokapena, bisita birtualak.

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza: 50.000,00 €

Enpresa ezberdinen artean egiten diren proiektu kudeaketarako eta koordinaziorako aplikazio bat garatzea. Aplikazio horrek proiektuaren parte hartzaileen arteko komunikazioa eta dokumentazio trukaketa kudeatzea ahalbidetzen du: Dokumentuak, Egutegia, Berriak, Mezularitza, Agenda. Elkarte, enpresa eta I+G proiektuei zuzendua.

Bideoa antolatzaileak

Bideoa enpresak

Bideoa proiektuak

 

Arigest CMI

ARITU S.COOP.

Sektorea: IKT, Ingenieritza mekanikoa

Jarduerak: Aholkularitza teknikoa, produktuari zuzendutako garapena, neurrira egindako garapena.

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 37.194,04 €

Garatutako aplikazioak edozeinen mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainen kudeaketako adierazleak era estandar batean kontrolatzea ahalbidetzen du; horrela, erabakiak har daitezke azkar eta bizkor datu errealetan oinarrituz. Zerbitzua interneten bidez kontratatu daiteke erraztasun osoz. Helburuen betetze mailaren eta horiekiko desbiazioaren azterketa errazten du.

Bideoa

 

Eprowin Project

ANER SISTEMAS INFORMATICOS, S.L.

Sektorea: IKT

Jarduerak: Kudeaketako softwarea, on-line softwarea, web diseinua, on-line marketina, sistemak.

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 52.779,38 €

Zerbitzu bezala eskainiko den web aplikazio baten diseinu eta garapena (beraz ez da ezer instalatu behar aplikazioa erabiltzeko). Aplikazioak proiektuak kudeatzeko zenbait modulu ditu, bai kudeaketarako baita mantenurako ere. Proiektuen fase ezberdinak kontrola daitezke, jarraipeneko Gantt diagrama ikusi, egindako lanen orduak sartu, materialak eta gastuak… bai ordenagailu batetik, PDA batetik edo iPhone batetik.

Bideoa

 

LANKO: LAN KOOPERATIBOA

INDABA CONSULTORES SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Aholkularitza, diseinua eta garapena informazioa kudeatzeko sistemetan eta atari korporatiboetan.

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 11.379,92 €

Tresna kolaboratiboen bitartez produktibitatea hobetzea ahalbidetuko duen plataforma garatzea. Enpresaren langileriak eta haren bezeroek elkarlanerako erabiliko dituzten atariak sortzen ditu, bai enpresaren lan talderako baita bezeroeen lan talderako ere. Atari horiei esker, lan taldeko partaide bakoitzak egin beharreko atazak bere esku izango ditu eta, gainera, bezero bera ataza horien definizioan parte hartzea izango du; horrela gaizki ulertu gutxiago izaten dira. Komunitate publikoak, garapeneko komunitateak eta proiektuko komunitateak.

Bideoa

 

LOCALIZACION EN RESIDENCIAS DE ANCIANOS

SERVICIOS INFORMATICOS KIFER,S.L.

Sektorea: IKT

Jarduerak: Soluzio integralak, I+G+b proiektuak.

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza: 48.737,93 €

Pertsonen kokapena eta identifikazioa esparru itxietan RFID teknologiaren bitartez. Bereziki garatuta zaharren egoitzentzat.

Bideoa

 

GRUPO DE CONOCIMIENTO

TAK LEARNING SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Ikasketarako neurrira prestatutako ekintzen diseinua eta ekoizpena, irakaskuntzarako softwarea, bereziki e-Learning-en arloan.

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 47.696,66 €

"Grupo de Conocimiento" proiektua enpresentzako leku pribatuak sortzean datza. Leku pribatu hauetan enpresen lagileriak bere ezagutza partekatu dezake denentzako eskauragarri den biltegi amankomunetan: Bloga, Wikia, Foroa, Dokumentu biltegia, FAQ, Gertakizunen egutegia, Berriak, Irudi biltegia.

 

Survey datakey

INSTITUTO DATAKEY SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Merkatu-ikerketak, pertsonen eta bezeroen asebetetze mailaren neurketa, herritarren partaidetza, iritzi azterketak, on-line azterketak. Sektore horrekin zerikusi duten aplikazioen garapena eta merkaturatzea Saas eran (internet bidez zerbitzu bezala eskainiz).

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza: 46.009,39 €

Inkesta eleanitza eta kanal anitzekoa (web, e-posta, twitter, facebook, telefono), era askotako galderak (baldintzatuak, irudiak eta videoak erakusten dituztenak). Emaitzen iragazpena eta txosten grafikoa.

Bideoa

 

MONITORIZACION AUTOMATIZADA EN LA RED

RESULTADO CONCEPTO 10, S.L.

Sektorea: IKT

Jarduerak: Internet, multimedia, on-line kokapena, komunikazioa eta marketina.

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza: 50.000,00 €

Proiektuaren helburu nagusia enpresa batek Interneten duen kokapena denbora errealean eta automatikoki aztertuko duen aplikazio bat garatzea da. Aplikazio hori Saas formatuan eskainiko da (interneten bidez zerbitzu bezala eskaintzen dena) eta erabiltzeko erraza izango da. Enpresaren kokapena neurtu ez bakarrik, marka mailan eta hitz-gako mailan (SEO bezala ezagutzen dena), baita sortzen diren edukien eboluzioa eta enpresaren ospean duten eraginaren azterketa. Barne mailan hasi eta konparaketekin jarraitzen da, bai lehiakiderekiko bai preskriptorekiko, lortutako eta gordetako emaitzen azterketei esker.

Bideoa