Smart LAB Gipuzkoa: 2014

Laguntzaren helburua: Gipuzkoan "smart" teknologiekin erlazionatutako "Living Lab" proiektuen garapena eta ezarpena sustatu. Teknologia horien ezarpen pilotuak egitean datza eta sistematikoki haien erabilera analizatu, berrikuntzaren ekosistema irekian, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, bere balidazio teknikorako eta erlazionatutako negozio eredurako...
Aurrekontua: 500.000 €
Enpresa onuradunak: Enpresak, Elkarteak eta I+D Zentro eta unitateak Proiektuak entitate talde baten bidez susta daitezke, eta horien kasuan, bat gipuzkoarra izango da eta guztien liderra eta eskabidearen arduraruna izango da. Entitate-multzotik, Gipuzkoako enpresei dagokien zatia bakarrik izango da diru-laguntzaren xede. Proiektuek izaera lokala duen entitate baten laguntza-zehatza izango dute.
Diruz lagungarriak diren jarduerak: Ezarpen pilotuari eta emaitzen analisiari lotutako inbertsioak eta gastuak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Kostuen %25 eta %60, entitate onuradunaren tamainaren eta kolaborazio-proiektuaren ezaugarrien arabera. Gehienez, 200.000€ proiektu bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea: 2014/06/11etik  2014/07/10era arte.
Proiektuak gauzatzeko epeak: 2014/06/10etik 2014/12/10era arte. Diru laguntzaren aurretiko ordainketa eskatzea erabakiko balute, eskaera hori eta abal bat aurkeztu behar dute 2014ko abenduaren 10a baino lehen, proiektuari hasiera eman diotela egiaztatuta. Kasu horretan, proiektua gauzatu dela egiaztatzeko azken eguna 2015ko ekainaren 30a izango da.

Noiz eta nola aurkeztu eskaera:

Gomendioak

Diru laguntza bat jasotzeko zure aukerak zabaldu nahi badituzu, hona dituzu 10 gomendio.

Gehiago jakin

Aurkeztutako proiektu hoberenak (TOP 10), onuradunen zerrenda, memorien eta ebaluazioen liburutegia,...

Eskaera egin

©Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzua