Vicomtech

Vicomtech - visual interaction & communication technologies

Vicomtech-IK4 (Ikus-elkarrekintza eta Komunikazio Teknologien Zentrua) Donostiako Teknologi Elkartegian kokatuta dagoen ikerketa aplikaturako zentro bat da, konputagailu bidezko elkarrekintzazko grafikoak eta multimedia digitala ikertzen dituena.

Vicomtech-IK4 Euskadiko 9 zentro teknologikok osatzen duten IK4 Aliantza Teknologikoko kide da, mota honetako sare garrantzitsuenetarikoa dena. Era berean, Vicomtech-IK4 GraphicsMedia.net nazioarteko ikerkuntza sareko kide da ere. Sare honetako kideak nazioartean ikerkuntza aplikaturiko ospe handiko zentroak dira, Computer Graphics eta Multimedia teknologien ildotik doaztenak denak. Eta honek bere jarduera ikertzailea nazioarteko bilakatzeko profil erangikor eta estrategikoa ematen dio.

Vicomtech eraikina