Funtzioak

Apirilaren 2ko, 15/2012 Dekretu Foralak zehazten ditu Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusirako honako jarduera esparruak:

  1. Informazioaren Gizartea sustatu eta gara­tzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
  2. Informazioaren Gizartearen garapena susta­tzeko planak, estrategiak eta lankidetzak definitzea.
  3. Informazioaren Gizartearen garapenaren prospektiba, benchmarking-a eta monitorizazioa.
  4. Informazioaren eta Komunikazioaren Gizarteko teknologia berriak, erabilerak eta infoestrukturak hedatzea eta ezagutzera ematea, horietaz sentsibilizatzea eta horietan prestatzea.
  5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) enpresa sektorean berrikun­tza eta multimedia edukiak sustatzea.
  6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera aurreratua susta­tzea enpresetan, batez ere enpresa txiki eta ertainetan.
  7. Garapena eta berrikun­tza (G+B) bultzatzea informazioaren eta teknologiaren sistemetan, zerbi­tzu digital publiko aurreratuen euskarri direnetan.
  8. Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteari begira (IZFE SA), behar diren inbe­tsioak bultzatzea, elkartearen zuzendari­tza organoen ahalmenak eragotzi gabe, elkarteak sistema tekniko orokorrak jarri, garatu eta mantendu ditzan eta, hartara, datuak bildu, tratatu eta biltegiratzeko sistema egokiak eduki ditzan eta datuak transmititzeko, egiaztatzeko, ordaintzeko nahiz babesteko bitarteko baliagarriak erabil ditzan bermatzeko. Informazioa ostatatzeko sistemak jartzea eta behar diren inbertsioak egitea, bere zerbitzuen gaitasun operatiboa mantentzeko eta hobetzeko, hain zuzen ere bai foru administrazioan bai toki administrazioan handitzen ari den zerbi­tzu telematikoen eskakizunari erantzuteko.
  9. Aztertu, proposatu eta zuzentzea beste erakunde batzuen kofinantzazioa -bereziki Europar Batasunaren kofinantzazioa- lortzeko aukera duten jarduerak, zuzendaritza honen kudeaketa eremukoak.
  10. Deskontzentrazioko arauei jarraikiz, bere eskumeneko programei dagokienez diru lagun­tzei buruzko arauak hausteagatik zigor espedienteak ireki eta ebaztea