Gipuzkoa TV

Lehioaren kaptura gipuzkoa.tv

gipuzkoa.tv Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuko Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritzaren ekimen bat da eta software libreko aplikazio batean oinarrituta dago.

gipuzkoa.tv gipuzkoako administrazio publikoei eskaintzen zaien tresna bat da, bai foru administrazioko departamentuei baita udalei ere, izaera ezberdineko bideo eta audio bildumak gordetzeko eta herritarrei eskaintzeko. Adibidez:

  • Hitzaldiak eta jardunaldiak.
  • Jarduera instituzionala: prentsaurrekoak, ekitaldi publikoak.
  • Jarduera eta ekimen desberdineko dibulgaziozko bideoak.
  • Herritarrentzako interesgarri izan daitezken dibulgaziozko bideoak, hala nola teknologiari, kulturari edo turismoari buruz.
  • Erakundeen ustez interesgarri izan daitezken beste edozein gaiari buruzko bideoak.

Milaka aurkitu daitezken bideo hauek:

  • Sailkatuta daude eta www.gipuzkoa.tv-n aurki eta zuzenean ikus daitezke gaien, etiketen, dataren edo bideo sortu duen erakundearen arabera bilatu ondoren.
  • Bideoak jaitsi ditzakezu edota zure web gunean barnean erakutsi.
  • 2.0 Gainera, bisitariak bere iruzkinak bidal ditzake bideo sortu duen erakundera, iruzkin horiek beste bisitari batzuk ere ikusi ahal izango dute.
  • Harpidetu zaitez Gipuzkoa.TV-ko RSS-etara eta albisteen jakinaren gainean egongo zara.
  • 360┬║-ko bideoak ere ikus ditzakezu.

gipuzkoa.tv biltegi bezala erabil dezake, horrela erakundeek edo interesa duen edonork heuren web guneen barne bideo horiek erakutsi ditzakete, beti ere gipuzkoa.tv-ko bideoak bezala identifikatzen dituen marka kendu gabe.