Misioa

Gure misioa, Gipuzkoako Foru Aldundi gisa, Gipuzkoan bizi diren pertsonen bizi kalitatea modu iraunkorrean hobetzen laguntzea da.

Gendea plazan

Horretarako, eta Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiari esleitutako eskumen esparruaren arabera...

Gure helburua da hazkunde ekonomikoa eta enplegua modu iraunkorrean bultzatzea eta sustatzea.

Gure erara egingo dugu hori, geure ikuspegi propioaz.

Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiaren ikuspegia da Informazioaren Gizartearen arloan Gipuzkoa Europan lurralde aurreratua izan dadin laguntzea, horren onurak pertsona guztiek eskura izan ditzaten bermatuz. Bestela esanda, Informazioaren Gizarterako bidean Europako herri aurreratuenen mailara heltzea.

Ez dugu baztertzen epe ertainera zeharkako politika eta helburu gehiago eranstea, Gipuzkoako Foru Aldundiko egungo gobernuak "Aldundiaren Esparru Akordioa"-n jasotzen den arabera.

Euskeraren eta bere erabileraren sustapena, berdintasuna, gardentasuna eta partaidetza dira gure jarduerei erantsi nahi dizkiegun balioak. Horrela bizi kalitatea hobetu eta gizarte bidezkoagoa eta sostengarriagoa lortzera lagundu dezakegula uste dugu.