IKT Sektorea 2012

 Appkide produktuaren logoa

Appkide

SECTOR 04, CONSULTORIA Y SOLUCIONES INFORMATICAS

Sektorea: IKT

Jarduerak: Web eta IKT aholkularitzak, web diseinua eta programazioa, app-ak, kokatze lanak eta online marketina, domeinuak, hosting-a, cloud zerbitzuak

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza: 9.110,02 €

Erabiltzaileak app-ak garatu ditzake bere enpresa ezagutarazteko programatzen jakin gabe. Bai iOS zein Andorid, windows edo Blackberry diren smartphone edo tabletentzako. Erabiltzaileak, bere ordenagailutik eta web-aren bitartez, bere enpresako app-a sor dezake bezeroei informazio orokorrera sarrera emateko: egutegiak, informazio aukerak eta azpiaukerak, argazki-galeriak, norberarenak, Flickr-koak edo Picasakoak; galdetegiak, berriak, facbook edo Twitterreko berriak...

 

Gestionnova produktuaren logoa

Gestionnova

ANER SISTEMAS INFORMATICOS SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Kudeaketarako softwarea, online softwarea (SaaS), web diseinua, sistemak

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 45.000,00 €

Gestionnova Cloud Computing kontzeptuan oinarritutako SaaS softwarea da (online softwarea). Berrikuntzako prozesuaren kudeaketa integrala egiten ahalbidetzen du, eta enpresari laguntzen dio etengabeko berrikuntza prozesu hori sistematizatzen, zabaltzen eta aldagai anitzak erabiltzen.

 

Globalink produktuaren logoa

Globalink

NEOFIS NUEVAS TECNOLOGIAS SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Marketina, produktu bertikalak, CRM, ERP, SMS

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza:  9.583,71 €

Enpresen internalizazioa bultzatzen duen sare soziala. Enpresa erakunde bat kudeatutako sare soziala, bai enpresentzako baita profesionalentzako ere. Izena ematen duten partaideek bere profila zehazten dute: jarduera, zein sektoretan egiten dute lan, zein lankidetza mota bilatzen ari diren, banatze erak, azokak, zein herrialdetan lan egiten duten,  zein herrialdetan  lan egin nahi duten epe motzean edota luzean. Lankidetza sinergia berriak planteatu edota martxan daudenekin bat egin dezakete, betiere martxan dagoen sinergiaren partaideek sinergia hori besteak ikusten uzten uzten badute. Sarea kudeatzen duen erakundeak bilerak antolatuko ditu planteatutako ekimenak aurrera eramateko.

 

Smartdocpublication produktuaren logoa

Smartdocpublication

RESULTADO CONCEPTO 10, S.L.

Sektorea: IKT

Jarduerak: Internet, multimedia, on-line kokapena, komunikazioa eta marketina.

Mota: Mikroenpresa

Diru-laguntza: 30.006,42 €

Hizkuntz anitzeko eta plataforma anitzeko katalogo interaktiboak sortzen dituen online aplikazioa (SaaS). PDF dokumentuak dokumentu aberastuak bihurtzen ditu estekak, argazki galeriak, bideoak, edota galdetegiak gehituz. Android eta iOS-entzako app-ak sor ditzake tablet-etan offline erabiltzeko (eduki guztiarekin). Web formatuan, sortutako produktua bezeroaren web gunean erakusteko txerta daiteke (bezeroaren zerbitzarian eduki guztia txertatuz edota esteka baten bitartez). Beste hizkuntz batzuetarako dokumentuen itzulketa aplikazioaren bitartzen kontrata daiteke edo bezero berak egin dezake.

 

Niagarank produktuaren logoa

RobSOC: Robotic Social Curation and Social Intelligence - Niagarank

CODESYNTAX SL

Sektorea: IKT

Jarduerak: Web guneak; aholkularitza eta estrategia; e-marketina; web 2,0; I+G+b; diseinua, informazio geografikoa, prestakuntza

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 39.658,97 €

Twitterren bidez bidaltzen diren iruzkinen eta erantzitako esteken bilketa eta azterketa. Iragazketa eta gai jakin batzuetarako lotura eta garratziaren neurketa. Tuiteatzaile liderrak antzeman (jarraitzaile eta gaiarekiko loturaren arabera hitz gakoen eta beste hainbait parametroen bitartez). Edukien antolaketa eta banaketa.

 

Bertso-eskola Digitala produktuaren logoa

BERTSO-ESKOLA DIGITALA

EUSKAL HERRIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Sektorea: Kultura, euskera

Jarduerak: Bertsolaritza sustatzeko ekimenak, haren ondarearen transmisioa hezkuntzan zein gizartean, ekitaldi antolaketa.

Mota: Irabazi asmorik gabeko elkartea

Diru-laguntza: 27.598,04 €

Aldez aurrre garatuta zegoen web gunera ondoko futzioak gehitu zaizkio: 1) Arbel Digitala (bertsoak egiten irakasteko tresnak: silaba kontatzailea, errima zuzentzailea, errima bilatzailea, doinua) 2) Bertso-eskolen eta bertsolari taldeen mapa, kokapena, ekimen motak, harremanetarako datuak, haren jardueren eboluzio historikoa. 3) Bertsolaritzaren mapa. Donostiako Informatikako Falkultadearen IXA Taldearen eta Iametzaren garapena.

 

eXELEARNING eta OmegaT kurtsoaren logoa

Formakuntza eta edukiak euskaraz

ASMOZ FUNDAZIOA

Sektorea: Prestakuntza

Jarduerak: Etengabeko prestakuntza, masterrak, ikastaro propioak eta beste batzuenak (unibertsitatenak zein beste erakunde batzuenak) sare telematikoen bitartez

Mota: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko kidea (ZTBES)

Diru-laguntza: 14.309,30 €

20 orduko dohako on line ikastaroa, tutore baten laguntzarekin. Bi produkturen erabilera irakasten da: eXeLearning (online ikastaroak sortzeko informatikariak ez diren pertsonentzako softwarea. SCORM-era eta HTML-ra esportatzen du) eta OmaegaT (itzulpen lanarentzako tresna. Erabiltzaileari bere hiztegia eta korpusa sortzen ahalbidetzen dio gero itzulpenak egiten laguntzeko.

 

Spyro Touch produktuaren logoa

SpyroTouch - SAT

CTI SOFT S.L.

Sektorea: IKT

Jarduerak: Kudeaketa orokorrerako softwarea zein industriala, komertziala eta zerbitzuak. Aholkularitza, sistemen ikuskaritza…

Mota: Enpresa txikia

Diru-laguntza: 41.374,94 €

Spyro Touch produktu familiaren barruan, Laguntza Teknikoko Zerbitzuetarako app bat sortu da (bai tablet-etan baita smartphonetan ere. Android zein iOS), planifikazio egutegia, bezero fitxak, aurrekontuak, bisita aktak, lan bonoak, lanen check-in check-out-a, erabilitako materialak, estatistikak…GPS-a erabiliz. Mapak, Streetview, gertu dauden bezeroak, teknikarien ibilbidea, dietak...