Smart Gipuzkoa: Lurralde Adimentsua 2015

Enpresentzako, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu "smart" teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza… Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Laguntzak: kostuen %35 (gehienez: 40.000 €).

Eskatzeko epea: 2015eko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte (egun horiek barne).

  • PROGRAMARI BURUZKO LABURPEN ZEHATZA pdf formatuan eta inprimitzeko prest.
  • Tramiteak Laguntza eskatzen duzun lehenengo aldia bada, jarraitu beharreko urratsak
  • Gomendioak diru laguntza bat jasotzeko zure aukerak zabaldu nahi badituzu, hona dituzu 10 gomendio
  • FAQs Gure diru laguntzetako bat eskatzeko orduan sor dakizkizukeen galderak
  • GIPUZKOAKO A.O. Araudien oinarriak eta deialdia (GIPUZKOA A.O.-- 41zk.-- 2015eko martxoaren 3a).

Eskaera egin

 

  • Gehiago jakin proiektu hoberenak (TOP 10), onuradunen zerrenda, memoriak eta ebaluazioak,...

©Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzua