Software librea

Software librea

XXI. mendean informazio eta ezagueraren gizartea eraikitzea saiatzen da; gizarte berritzaileak, irekiak eta parte-hartzaileak. Gertatzen ari diren aldaketa hauen ingurunean, Software Libre eta Kode Irekia (FLOSS: Free-Libre-Open Source Software) eskualdeen ongizate, lehiakortasun eta garapen jasangarriaren eragile bat da, eta epe ertain eta luzera begira, ezaguera arloan erantsitako balio altua eskaintzen duten zerbitzu teknologikoen ekonomia global bati ematen dion ekarpena ere ugaria da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuan Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritzak Software Librea eta Kode Irekia sustatu izan du aurrera eraman dituen zenbait ekimenen bitartez:

  • Gipuzko@IKT: Berrikuntza Digitala - Enpresak programaren bitartez, IKT sektoreko enpresetara bideratzen diren diru-laguntzetan:
    • Positiboki baloratzen garatzen diren aplikazio berriak software libre bezala merkaturatzea
    • Entitate hauek onartu diren diru-laguntza deialdietan, elkarte baten ekimenez garatutako IKT produktuak software libre bezala merkaturatzera behartuz. 
  • Gipuzko@IKT: Udalak programaren bitartez, udalei, mankomunitateei eta garapen-agentziei diru-laguntzak ematen besteak beste ondoko helburuentzat:
    • Kode Irekiko plataformetara migratzeko lanak aurrera eramateko, dela zerbitzariei buruzkoak, dela pakete ofimatikoei buruzkoak.
    • Software libreko kudeaketa plataforma eta aplikazio informatikoak garatzeko edota moldatzeko.
  • Aurreko urteetan, diru-laguntzak bideratzen Gipuzkoako mikroenpresen presentzia Internet areagotzeko. Horretarako, diru-laguntzak eman dira enpresako web guneak Joomla!-rekin garatzeko (oso hedatuta dagoen eduki kudeatzaile librea bat da). 2009 eta 2010 urteen artean 300 enpresek jaso zuten laguntza hori.
  • Eduki kudeatzaile hori buruzko prestakuntza garatzaileei eskainiz.
  • Bi urtean behin, administrazio gipuzkoarrean software libreko erabilera aztertzen duen txosten bat plazaratzen da. (irakur itzazu 2008ko eta 2010eko txostenak).
  • Zuzendaritzaren web guneak garatzeko software librea erabiliz, besteak bete Gipuzkoa.tv edota orain ikusten ari zarena.
  • Jendartzeratzeko multimedia-edukiak sortuz Gipuzkoa.tv web gunerako; herritarrei jakitera emateko software libreko produktuak.

Ekimen hauekin, Gipuzkoan Informazioko Gizartea eta IKT sektorea garatzeko erabiltzen diren baliabide publikoei etekinik handiena atera nahi zaizkie.

Argi dago oraindik egiteko asko dagoela, baino horretan gaude…