IKT Sektorea 2013

Logo de KTS

Eskola-KTS

KTS (PC Lanak)

Diru-laguntza: 4.430 €

Eskola-KTS  hezkuntza sektoreari zuzendutako aplikazioa da, ikastetxeen eta familien arteko komunikazioa eta elkarreragitea hobetzeko sortua..

Eskuragarri hemen: APP Store   Google Play

 

logo del producto Hiriposta

Hiriposta

SGSmap Ingenieros Consultores SL

Diru-laguntza: 8.375,85 €

Mugikortasunean lan egiteko aplikazioa, loturarik gabe eta hiriposta integratua duena. Edozein erakunde publiko edo pribatuko langileei zuzendutako geo-oharrak mugikortasunean kudeatzeko tresna.

 

Logo del producto beat and chat

Beat and Chat

UKABI Informatica S.L.

Diru-laguntza:  24.579,52 €

Erabiltzaileei eta establezimenduei banaka zein taldeka elkar eragiteko aukera ematen dien sistema informatikoa. Sare sozialen eredua erabiliko du eta establezimendu elkartuei aukera emango die musika, mezu komertzialak, eduki bereziak eta alarma alertak partekatu eta erreproduzitzeko.

 

 

Logo del producto Turistel

Turistel

DMacroweb

Diru-laguntza: 34.090,03 €

Turistel iOS eta Android plataformetan gida turistikoak sortzeko tresna da. Udalek eta erakundeek beren aplikazioa sor dezaten diseinatuta dago, horrela, informazio turistikoa eta interesgarria denbora errealean eguneratuta jar dezaten. Hainbat hizkuntzatan erabiltzeko aukera ematen du, erabat konfiguragarria da eta edukiak web gune batetik kudeatu daitezke.

 

 

Euskara Ikasiz

SKURA MOBILE KOOP.ELK.TXIKIA

Diru-laguntza:  7.140,97 €

Produktu honek erabiltzaileari HABEko euskerako azterketak lantzeko aukera ematen dio app baten bitartez. Erabiltzaileak test moduko azterketak (irakurketa eta entzumen ulermenak ebaluatzen dituztenak) egin ditzake eta sistemak berehala zuzentzen ditu. Idazmeneko eta ahozko gaitasunei dagokienez, produktuak azkenengo deialdietan erabili diren materialak eskaintzen dizkio erabiltzaileari honek bere kasa lan ditzan.

 

 

SMOWL

SMILEY OWL TECH SL

Diru-laguntza:  10.289,45 €

Produktu honek antzematen du on-line aplikazio baten erabiltzailea baimenduta dagoen pertsona den ala ez. On-line prestakuntzarako aplikazioekin integratzeko zerbitzu bat da. Identifikazio eta presentzia kontrola erabiltzailearen gailuaren kameraren bitartez egiten da eta aldizka errepikatzen da. Produktuak zenbait estatistika gordetzen ditu: identifikazio zuzenak, beste pertsona bat antzeman da, ez da inor antzeman, pertsona bat baino gehiago, kamerarekin arazoak daude....Produktua gazteleraz eta euskaraz gain ingelesez dago.

 

Atez ateko hondakin bilketa kudeatzea ahalbidetzen duen produktua. Aplikazioak hiru erabiltzaile mota ditu. Zerbitzua kudeatzen duen administraziorako:web aplikazioa biltegi kontrolerako (poltsak, otarrak, zutoinak…). Bilketaz arduratzen den enpresarentzat: ibilbide kontrola, bilketaren jarraipena, herritarren fakturazioa datuak...Herritarrentzat: bere fakturazioaren datuak. Sistema gailu mugikorren eta GPSaren abantaila guztiez baliatzen da.