Gaurkotasuna

24/05/2016

Enpresa guztiak, txikiak izanagatik ere, 4.0 Industria-ra egokitu daitezen egingo dugu lan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 3.105.000 euroko aurrekontua bideratuko du lurraldeko enpresetan fabrikazio aurreratua bultzatzera

2016/04/26

Industria aurreratuaren eta nazioartekotzearen alde 2 milioi euro bideratu ditu Aldundiak

Diputatuen kontseiluaren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Gipuzkoako industria 4.0 indartzeko eta nazioartekotzea sustatzeko diru-laguntzen programak eta deialdiak iragarri dituzte Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak, eta Imanol Lasa foru bozeramaleak. Bi programa aurkeztu dira: "Gipuzkoa Industria 4.0: Produktuen eta zerbitzuen garapena" eta "Internazionalizazio Programa", eta hauetarako guztira 2 milioi euro bideratuko dira.

2016/04/20

Aldundiak I+Garen aldeko apustua berresten du eta aurrekontua % 45 igoko du

Ainhoa Aizpuruk esan du Gipuzkoa I+Garen mugarri bihurtu nahi dutela Europan.

Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuak eta Garikoitz Agote Berrikuntzako zuzendari nagusiak Ikerketa eta Garapena sustatzeko programak aurkeztu dituzte gaur. Gaur Donostiako CICnanoGUNE zentroan emandako prentsaurrekoan, bi programa desberdin aurkeztu dira: "Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea babesteko programa" eta "Talentua erakartzeko eta heltzeko Fellows Gipuzkoa programa".  Programa horiek 4.760.418 euroko aurrekontua dute, iaz baino % 45 gehiago.

2016/02/18

Neurri zehatzak martxan jarri ditugu Gipuzkoako industria ehunaren benetako beharrei erantzuteko

Neurri zehatzak martxan jarri ditugu Gipuzkoako industria ehunaren benetako beharrei erantzuteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Ekononomia Suspertzeko Planaren barruan industria bultzatzeko diseinatutako neurriak aurkeztu dituzte gaur Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, eta Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatuak. 2016ko aurrekontuen baitan jasotzen diren 40 programetan gorpuzten dira ekimen hauek, eta "Lurraldeko industria ekosistemaren lehiakortasuna handitzea eta indartzea" dute helburu.

2016/02/15

Gipuzkoako Foru Aldundiak fabrikazio aurreratuaren aldeko apustu irmoa egiten du

Markel Olano eta Ainhoa Aizpuru makina-erremintaren sektorearekin egon dira Aldundiaren babesa adierazteko.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, azken departamentu honetako zuzendariekin batera, Elgoibar eta Azkoitian izan dira gaur makina-erremintaren sektoreko zenbait erakunde eta enpresa gertuagotik ezagutzeko. Besteak beste, Makina Erremintaren Institutioan (IMH), Azkoitiko Ibarmia enpresan, Elgoibarko Danobat Group-en eta hainbat zentro teknologikoan ere izan dira.

2015/12/15

Foru Aldundiak gailu mugikorretarako Gipuzkoako aplikazio onenak saritu ditu

Gipuzkoako GipuzkoaAPPs lehiaketaren hirugarren edizio honetako epaimahaiak saritu ditu Galtzagorri Elkartea, CTI Soft eta Dinycon Sistemas enpresen aplikazioak.

Gaur arratsaldean, Foru Aldundiko Jargi Aretoan egin da GipuzkoAPPs 2015 lehiaketaren finala, eta ekitaldi berean banatu dira Galileo Masters ESNC 2015 Gipuzkoa Challenge lehiaketaren sariak.

2015/11/17

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomiari lehentasun osoa ematen dio Ekonomia Suspertzeko Planaren bitartez

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du 2016 urterako Ekonomia Suspertzeko Plana. Foru erakundeak, ekimen honen bitartez, lehentasun osoa eman nahi dio ekonomiari. Planak urtero 50 milioiko aurrekontua izango du eta 17 lan lerro jasotzen ditu. Proiektua Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, gidatzen du eta lurraldeko ekonomia suspertzea, lehiakortasuna indartzea eta ekonomiaren indarberritzean sakontzea ditu jomuga.

2015/10/21

Galileo Master ESNC 2015-Gipuzkoa Challenge

Oskar Serradilla gipuzkoarra, Mondragon Unibertsitateko ingenieritza informatikako azken ikasurteko ikaslea, Galileo Master ESNC 2015-Gipuzkoa Challenge lurraldeko sariaren irabazle hautatu dute Pothole Avoider: The Active Safety System proiektuarekin

2015/10/06

Markel Olano Diputatu Nagusiak "babesa eta elkarlana" eskaini dio Gipuzkoako makina-erremintaren sektoreari EMO Milano 2015 azokan

Makina-erremintaren eta fabrikazio-teknologien sektoreko 22 enpresa gipuzkoar elkartu dira aurten urriaren 5etik 10era egiten ari den EMO Milano 2015 azokan (Italia). Arlo honetan diharduten nazioarteko entitate eta profesionalentzat hitzordu garrantzitsua izaki, Gipuzkoako enpresak beren teknologia-aurrerakuntza nabarmenenak munduaren aurrean erakusteko asmoz etorri dira Italiara, makina-erremintaren, fabrikazio sistemen eta robotikaren arloetan, hala nola.

2015/07/14

Amaiera - 2011/2015 Legealdiko memoria

Pribilegio haundia izan da 4 urte hauetan Gipuzkoako Foru Aldundiko, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Departamenduari dagokion Informazio Gizartearen Zuzendaritzan lanegitea.

Espero dut, 2011-2015 Legealdiko Memoria Laburtu hau baliogarri izatea hemendik aurrera nire tokia hartuko duenarentzat. Karguak kargu, alderdiak alderdi, denon artean Gipuzkoa eraikitzen jarraitu behar dugu.

2015/06/19

Smart Gipuzkoa 2015Diru laguntzak - EMAITZAK

Smart teknologiarekin zerikusia duten produktu berriak sortzeko 15 enpresa babestuak.
Enpresen ezaugarriak eta aurkeztutako proiektuak edo emakumearen eginkizuna programan hobe ezagutu nahi badituzu, hurrengo infografian daukazu

2015/06/18

Berrikuntza digitala – Enpresak: 2015ko emaitzak

Gipuzkoako IKT enpresen diru laguntzen programak produktu berriak garatzeko 24 proiektu lagundu ditu guztira. Prestatu dugun infografian, enpresa horien ezaugarrien eta aurkeztu dituzten proiektuen berri duzu.

2015/6/15

Galileo2015-Gipuzkoa Challenge (ESNC 2015)lehiaketan proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da

Datorren ekainaren 30a azkenengo eguna da Galileo Masters (ESNC) 2015 - Gipuzkoa Challenge lehiaketan ideiak eta proposamenak aurkezteko.

2015/05/11

Foru Aldundia eta CERN munduko ikerketa zentrorik handienetakoa Gipuzkoan teknologia handiko enpresen mintegia sortzea aztertzen ari dira

CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua partikulen fisikaren munduko ikerketa laborategi handiena da, eta bertako arduradunak Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ineustar zientzia industrien elkarteko arduradunekin elkartu dira gaur, aztertzeko Gipuzkoan teknologia handiko enpresen mintegia jartzeko aukera nazioarteko erakunde ospetsu horren babesean.

Bilera Foru Jauregian izan da eta Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatu Jon Peli Uriguen izan da buru.

2015/05/08

Latinoamerikako 31 udal agintarik ezagutu dituzte Foru Aldundian IKTko Gipuzkoako proiektu aurreratuak

Smartcity XXI. Mendeko Hiriak jardunaldian parte hartzen dutenei harrera egin die gaur Martin Garitano diputatu nagusiak, Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak eta Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendariak lagunduta.

2015/04/24

Galileo Masters Lehiaketaren eskualdeko aurkezpena eta hasiera (ESNC 2015)

Galileo Masters 2015 lehiaketaren eskualdeko hasiera GSA (European Global Navigation Satellite System Agency) eta Anwendusgzentrum GmbH enpresen sustapenerako erakundearen partaidetzarekin.

Jardunaldi honetan, alde batetik, Galileo Master ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira, eta bestetik, Europako Batzordeak Europak finantzatutako programak eta negoziorako aukerak aurkeztuko ditu.

2015/04/13

EKINTEK. IKTekin ekitea

Gero eta gazte gehiagok aintzat hartzen dute unibertsitate-ikasketak amaitzean IKTetan oinarritutako negozio berri bati ekiteko aukera.
Horren guztiaren berri emateko, jardunaldi bat egingo dugu hil honen 21ean, Miramongo Parke Teknologikoan.

2015/03/17

Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak sarituko ditu. 

2015/03/11

GIPUZKOA ENCOUNTER

Gipuzkoa Encounter informatika egingo da Tolosako Usabal kiroldegian ostiraletik igandera bitartean, eta antolatzaileek, Tolosako Udala eta Euskaltel Fundazioa, eta babesleek, Gipuzkoa Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, 600 lagun biltzea espero dute.

Parte hartzaileak: Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendaria, Ibai Iriarte Tolosako alkatea, Jaime Dominguez Eusko Jaurlaritzako Informatika zuzendaria, Nerea Lupardo Euskalteleko zuzendaria, eta Sabino San Vicente antolatzailea.

2015/02/26

Foru Aldundiak 800.000 euro bideratuko ditu teknologia berrietako enpresa gipuzkoarrak laguntzeko programetara

Gipuzkoako Foru Aldundiak bi programa onartu ditu, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) jarduten diren enpresa gipuzkoarren jarduera sustatzeko, guztira 800.000 eurorekin.

2015/02/06

Hack & Beers Donostiara iritsi da

Madril, Bartzelona eta Valentzia bezalako hirietan arrakasta lortu ondoren, Hack & Beers Donostiara iritsi da.
Hack & Beers sortu zen eskari berri bati erantzuteko: segurtasun informatikoan interesatutako jendeak bilera informalagoak bilatzen zituen, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, giro atsegin eta lasai batean.

16/12/2014

Urte bukaeran, azterketa egin behar dugu... 2014 MEMORIA #gardentasuna

Prestatutako infografian gure ekintza guztiak erraz ezagutu ditzakezu.

2014/11/28

GFAk lurraldeko mugikorretarako aplikazio onenak saritu ditu

'Tabernatan musika aukeratzeko' APP bat, 'Baratzak edo plantazioak ureztatzeko' beste bat eta 'Galdeketa jolas' bat izan dira aurtengo aplikazio sarituak GipuzkoAPPs, Aldundiak antolatzen duen lehiaketako irabazleak.

2014/11/19

GipuzkoAPPS 2014 eta Galileo Masters ESNC 2014 lehiaketen sari banaketa eta Kasu Arrakastatsu baten azalpena

Datorren asteko ostiralean, azaroak 28, GipuzkoAPPs 2014  lehiaketaren eta Galileo Masters – European Satellite Navigation Competition ESNC 2014 lurraldeko lehiaketaren sari banaketak ospatuko ditugu. Urtero antolatzen diren lehiaketa hauek  gailu mugikorretarako aplikazioen eta satelite bidezko geokokapena erabiltzen duten produktuen arloetan gipuzkoan garatu diren proiektu onenen aintzatespena izan nahi dute. Gainera, Gabriel Aldamiz-echavarriak Chicisimo kasu arrakastatsua azaldulo du.

2014/11/11

Gipuzkoa LibreCon biltzarrean

Software libreari buruzko biltzarrean, bere indarra erakusten du Gipuzkoak

LibreCon biltzarrak, egun hauetan Bilbon egiten ari denak, software librean adituak elkartzen ditu, estatu osoko adituak elkartu ere. Gipuzkoak teknologia irekiekin duen konpromisoa erakutsi ere egin du biltzarrak. Makrobiltzar honek 2.000 lagun batzen dituelarik, txostengileetatik zortzi Gipuzkoako enpresak edo herri erakundeak dira, dagoeneko arlo horretan lanean ari direnak.

  1. 1
  2. 2
  3. 3