Gaurkotasuna

2014/11/06

Euskarabildua #3 - 2014 edizioa

"IKTak jakintzaren mesedetan"

Teknologia Berriek beste hainbat esparrutan bezala, eragin nabarmena izan dute baita ere hezkuntzan. Hala ere, sarritan gailu teknologikoen ikusgarritasun hutsaren ikuspuntutik begiratu ohi dugu eszenategia, gure haur, gazte eta helduak makinen morroi bihurtuz.

Irakaskuntza prozesuek hori baino gehiago izan behar dute, metodologiari eta moduei buruz ere hitz egin behar da. Azken finean IKTak hezkuntzaren mesedetan eta menpeko erabili behar dira eta ez alderantziz.

2014/10/24

Galileo Masters 2014 - Irabazleak

Atzo banatu ziren European Satellite Masters Competition - Galileo Master 2014 sari europarrak Berlinen ospatu zen ekitaldi batean. Gipuzkoa lurraldeko lehiaketaren antolatzaile bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartea zuzendaritzako ordezkariak hara bertaratu dira Aritz Galdosekin, Gipuzkoako irabazlea, zein, saria jasotzeaz gain, bere proiektua aurkeztu du.

e-Udalak 2014 EMAITZAK

52 dira Gipuzkoako udaletan gobernantza digitala bultzatzea nahi duen programak diruz lagundutako proiektuak. Infografia honetan ikus ditzakezu emaitza nagusiak.

2014/07/16

Diru laguntzak – Smart LAB Gipuzkoa – 2014 Emaitzak

Gipuzkoako zazpi udalerri Smart Lab programak bultzatutako proiektuak lantzeko laborategi izango dira. Arrasate, Donostia, Eibar, Hernani, Soraluze, Tolosa eta Zarautzek Smart Lab programaren zenbait proiektu teknologiko hartuko dituzte.

2014/07/16

Berrikuntza digitala – Enpresak: 2014ko emaitzak

Gipuzkoako IKT enpresen diru laguntzen programak produktu berriak garatzeko 21 proiektu lagundu ditu guztira. Prestatu dugun infografian, enpresa horien ezaugarrien eta aurkeztu dituzten proiektuen berri duzu.

2014/07/11

Smart Gipuzkoa 2014 Diru laguntzak - EMAITZAK

Smart teknologiarekin zerikusia duten produktu berriak sortzeko 9 enpresa babestuak.

Onuradunen enpresen zerrenda GAO 118. Zb 2014/06/24koan argitaratu zen.

2014/06/26

Gipuzkoako Foru Aldundia, .eus interneteko domeinuaren aitzindarien artean

Gipuzkoako Foru Aldundia, beste erakunde publikoekin, elkarteekin eta enpresekin batera, dago aitzindarien artean, domeinu horren sorrerari eta garapenari sustengua eman nahi izan dielako. Hemendik aurrera, beraz, Foru Aldundiaren webguneak .eus domeinua eramango du.

2014/04/30

Galileo Master-ek, geo-kokapenean oinarritutako ideiak eta proiektuak saritzen dituen Europako txapelketak, 2014. urteko edizioa aurkeztu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eta "Galileo Master" geo-kokapenean oinarritutako proiektu eta ideia programaren 2014. urterako deialdia zabaldu dute Euskadin. Ekimenaren helburua da Europako txapelketara aurkez daitezkeen nabigazio teknologien eta geo-kokapen bidezko aplikazioen ideia eta proiektuak biltzea, gero patentatu, garatu nahiz merkaturatu ahal izateko.

2014/04/10

Onartu dira IKT bultzatzeko programen deialdiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu dituen deialdiak Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaritzak bultzatutako bi diru laguntza-programak dira, non guztira emango den zenbatekoa 800.000 eurokoa da.

2014/04/07

Foru Aldundiak 24,5 milioi euro jarriko ditu ekintzaileen eta enpresen esku

Guztira, Gipuzkoako Foru Aldundiak 24,5 milioi euro jartzen ditu Lurraldeko enpresen eta ekimen berrien eskura, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak osatzeko, hura baita ekonomia sustatzeko esparruan eskumena duena

2014/04/07

Gipuzkoa Encounter 8 oso nota altuarekin amaitu da

Informatika-festan informazio eta ezagutza elkartruke handia egon da eta barneko txatera 235 pertsona konektatu dira aldi berean

2014/04/01

IREKI DA GALILEO MASTER ESNC 2014 EUROPAR LEHIAKETARA PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

Aurten ere, Gipuzkoarekin Euskal Autonomia Ekidegoak parte hartzen du Galileo Master ESNC 2014 Lehiaketaren lurraldeko antolaketan.

Ideiak aurkezteko epea apirilaren 1ean irekitzen da eta ekainaren 30a arte luzatzen da. Horretarako izena eman, eta hasi zure proiektua deskribatzen (ingelesez) webguneak ematen dizun formatu estandarra jarraituz

2014/03/31

Gipuzkoa Encounter topaketak Tolosa teknologiaren hiriburu egingo du

Gipuzkoa Encounter informatika topaketa ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko da Tolosako Usabal kiroldegian. Antolatzaileek, Tolosako Udala eta Euskaltel Fundazioa, eta babesleek, Gipuzkoa Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, 600 lagun biltzea espero dute.

2014/02/10

GALILEO SISTEMAREN NUKLEOA ERABILTZEKO PREST

Amaitu da Galileo sistemaren orbitako balioztapena (IOV):   Europaren nabigazioko satelite-multzoa operatiboa da jadanik; satelite  bidezko munduko nabigazio-sistema operatiboen artean, jabetza zibileko lehena da Europakoa.

2014/02/11

2013 GARDENTASUNA AURREKONTUA NOLA INBERTITZEN DA?

Informazio Gizartearen Zuzendaritzaren 2013ko Aurrekontua, onartutako diru laguntza eta egindako kontratazio GUZTIAK erakutsiz.

Grafiko hauetan Informazio Gizartearen Zuzendaritzako kontabilitate erakusgarri aktibitate GUZTIA aurkezten da.

Grafikoek erreztasuna ematen digute datuak ikusteko eta gainera, sagua gainean jarriz gero, kontabilitateak ematen digun azken xehetasuna ikusteko.

14/01/2014

Informazio Gizartearen Zuzendaritzak aurkezten duen 2013ko memoria

1,2 milioi euro baino gehiago, Gipuzkoan IKT berrikuntza bultzatzeko

  • 315 proiektu aztertu dira
  • 119 proiekturi lagundu zaie
  • > 20 jardunaldi profesional baino gehiago

2014/01/22

Eraikuntzaren kudeaketa prozesua hobetzeko aplikazio batek irabazi du Galileo saria

Gipuzkoa bigarren lurraldea da, Nizaren atzetik, Galileo Nazioarteko Lehiaketan, European Satellite Navigation Competition ingelesez, proiektu gehien aurkeztu dituena bere biztanleekiko proportzioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak epaimahaiari aurkeztu zizkion 18 proiektu; horietatik 13 Gipuzkoakoak.

2013/12/20

Gipuzkoan sortutako gailuen aplikaziorik onenak saritu ditu gaur Foru Aldundiak

Epai-mahaiak aurkeztu diren APP gehienen maila altua azpimarratu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak gailu mugikorretan erabiltzeko sortutako aplikazio berriak saritu ditu GipuzkoAPP lehen lehiaketan. Epai-mahaiak gaur goizean hartu ditu erabakiak, Aldundian finalistek egin dituzten aurkezpenen ondoren.

2013/11/06

Galileo Masters 2013 - Irabazleak

Azaroaren 5ean, Munichen, jakitera eman ziren ofizialki European Satellite Navigation Competition 2013, Galileo Masters, lehiaketaren irabazleak

2013/10/11

gipuzkoAPP's 2013

Guztira 54 aplikazio, APP, aurkeztu dira Informazio Gizartearen Zuzendaritzak, Gipuzkoan garatu diren gailu mugikorretarako aplikaziorik oberena saritzeko bultzatu duen lehiaketan.

2013/09/24

Galileo Masters 2013 Lehiaketa Europarra (ESNC 2013)

Galileo Master Lehiaketaren 2013ko edizioaren Gipuzkoa-Euskadi lurraldeko epaimahaiak aztertu eta baloratu ditu aurkeztutako proiektuak (guztira 18), baita lurraldeko irabazle bat proposatu ere. Proiektu hori irailaren 19-20an Oporton egin den lehiaketaren nazioarteko bileran aurkeztu da; bilera horretan parte hartzen duten lurralde bakoitzaren proiektu irabazlea eta sari berezien proiektu irabazleak aurkeztu ziren. Ondoren, sekretupeko bozketa bat egin zen irabazle orokorra aukeratzeko; emaitza lehiaketaren antolatzaile orokorrak bakarrik daki eta jakitera emango da datorren azaroaren 5ean Munichen ospatuko den sari banaketako ekitaldian.

2013/08/09

2012 Udalak

Ezagutu udalek garatutako proiektu batzuk, 2012ko Udalak programak diruz bultzatuak izan direnak.

2013/07/29

Aldundiak 21 milio euro jarriko ditu aurten ekonomia bultzatzeko programetan

Badira, orobat, zenbait ekimen lehen sektorera bideratuak, zeinak lur bankuaren, nekazaritza ekologikoaren eta baserrietako produktuen zuzeneko merkaturatzearen programa indartuko baitute.

2013/07/02

Web eta Twitter erabiltzearen estatistikak

Gure web orrien erabileraren maila ezagutu nahi duzu, egin ditugun eguneratzeak  edo gure ekintzak Twitterren?

2013/07/01

Galileo Masters 2013

Galileo lehiaketaren erakunde antolatzaileak ideiak aurkezteko epea aste betez luzatzea erabaki du, horrela, datorren igandea, uztailak 7, azken eguna izango da.