Gaurkotasuna

2013/06/20

26 IKT enpresa laguntzen ditugu, produktu berriak sortzeko

Informazioaren Gizartearen Zuzendaritzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean laster argitaratuko du Gipuzkoa IKT programaren onuradun izan diren enpresak: Berrikuntza Digitala – Enpresak 2013, Informazio eta Komunikazio Teknologien sektorean berrikuntza prozesuak sustatzeko.

2013/05/28

Aldundiak Gipuzkoan egiten diren mugikorretarako aplikaziorik onenak sarituko ditu

Lore Martinez Axpe, Informazio Gizarteko zuzendariak esan duenez: "Zalantzarik gabe, APPak modan daude, baina moda bat baino askoz gehiago dira. APPen inguruan negozio handia dago, merkatu handia mugitzen ari da eta urtero datuak nabarmen gorantz doaz, hedapen izugarria izaten ari da eta gure enpresak ezin dira atzean gelditu".

2013/05/15

MOCC Android programazioaren ikastaroa amaitu da

436 pertsonek parte hartu dute egitasmoan Androiderako aplikazioak garatzen ikasi nahian eta 118 ikaslek gainditu dute ikastaroa.
Parte hartzaileetatik %56 gipuzkoarrak izan dira, %28 bizkaitarrak, %7 Nafarroatik etorri dira, %5 Arabatik eta %4 beste hainbat tokitatik (Madril, Belgika, Irlanda..).

2013/05/06

Udalak2013 Proiektuak

101 dirulaguntza eskaerak jaso ditugu 2013ko deialdian Udaletan administrazio digitalaren garapena bultzatzeko programan

2013/04/30

Prentsaurrekoa: Galileo Masters lehiaketaren aurkezpena

Ekimen hau nabigazio teknologietako eta geo-kokapen bidezko aplikazioetako (LBS) nazioarteko adituen komunitatearen bilgunea da eta Gipuzkoa ere bertan izango da Europako beste 23 eskualde eta herrialderekin batera.

2013/04/17

Galileo Masters 2013 Lehiaketaren aurkezpen ekitaldia

Maiatzaren 3an "Galileo Masters" (ESNC 2013) nazioarteko ideien lehiaketa aurkezteko eta eskualdeetan irekitzeko jardunaldia egingo da. Lehiaketaren helburua aplikazio berritzaileak sortu eta garatzeko estimulua izatea da, Galileo europar satelitearen bidez posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko.

GALILEO MASTERS 2013

Milioi bat euro saritan, satelite bidezko nabigazio sistemak erabiltzen dituzten proiektu berritzaileetarako

2013/04/03

Jakin ezazu zer iritzi duten enpresek gure programei buruz

Enpresek 6,9ko balorazioa ematen diote IKT sektorea laguntzeko programari, eta iradokizun ugari egin dituzte aurtengo deialdia hobetzeko

2013/03/20

IKTko enpresei dirulaguntzak

Diputazioak Gipuzkoako teknologia informatikoen sektorea sustatuko du eta horretarako milioi erdi euro xedatuko ditu softwareko produktu berriak sortzeko

2013/03/18

Udalak 2013

Diputazioak demokrazia digitala sustatuko du Gipuzkoako udaletan

2013/01/26

TOP 10: IKT SEKTOREA 2012

Ezagutu itzazu 2012an diruz lagundu genituen IKT sektoreko proiektu batzuk

 

2013/02/20

Gipuzkoa Encounter 2013

Informazio Gizartearen zuzendaritzak Gipuzkoa Encounterreko antolakuntza laguntzen jarriatuko du.

2013/02/04

MOOC: ANDROID PROGRAMAZIOAREN HASTAPENAK

Asmoz Fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren laguntzarekin, Android sistema eragilearen programazioaren hastapenak azalduko dituen ikastaroa antolatu dute.

2013/01/22

2013 Ikastaro eta jardunaldiak

Informazio Gizartearen Zuzendaritzak 45.000 euro xedatuko ditu 2013. urtean internetekin eta informatikako teknologiekin zerikusia duten ikastaroak eta jardunaldiak sustatzeko.

2012/11/29

Buber Sariak 2012

Internet Euskadi Elkarteak antolaturik Donostiako Kursaal Jauregian Buber sarien hamargarren edizioa ospatu da.

2012/11/21

GAIA: "Elkarrekin irtengo gara"

GAIA klusterrak bere "Plan estrategikoa 2013-2016" aurkeztu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.

2012/12/03

Gipuzko@IKT: 2012. urtean, 450 proiekturi eman zaizkie laguntzak

2012ko ekitaldi honetan orotara 678 espediente aztertu dira, eta horiek, guztira, 32 milioi euroko inbertsioa proposatzen zuten.

2012/10/10

IV. Tolosaldeko IKT astea

Informatika eta teknologia berriei buruzko tailerrak

2012/10/09

Enpresa industrialentzat marketing digitalaren II. kongresua

Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da.

2012/09/01

Kriptologia eta Informazioaren Segurtasunari buruzko XII. Espainiar Biltzarra

Mondragon Unibertsitateak segurtasun informatikoari buruzko 128 aditu biltzen dituen hamabigarren edizioa antolatu du.

2012/06/12

IKT-en zabalkundea munduan: Berrikuntza

World Economic Forum (WEF) erakundearen arabera, Suitza, Singapur, Suedia, Finlandia eta AEBak dira munduko bost ekonomia berritzaile eta lehiakorrenak.

  1. 1
  2. 2
  3. 3