Gaindituz 2012: Programaren laburpena

Deskribapena eta diru laguntzaren xede diren jarduerak

Egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren esparruan berrikuntzaren eta enpresa garapenaren bidez enpresen lehiakortasuna bultzatzeko diru-laguntza programa.

Erakunde onuradunak

Enpresa handiak ertainak eta txikiak, mikroenpresak, enpresa kudeaketako eta antolaketako aholkularitzak, enpresetako I+G unitateak eta oinarri teknologikoko enpresa berriak.

Betebeharrak

  • Sozietatearen egoitza edo gutxienez produkzio jarduerarako zentro bat Gipuzkoan izatea.
  • Industria garapenerako edo industrien zerbitzuko edo IKTen eremuko traktore eragineko proiektu bat izatea, hain zuzen proiektua balio-katera eta Gipuzkoako enpresetara eta Zientzia eta Teknilogia Sarera hedatzearren.

Eskaerak aurkezteko epea

2012ko maiatzaren 17ra arte.

Proiektuak hasteko epea

Diru laguntza ematen zaien jarduketei 2012ko urtarrilaren 1az geroztik ekin behar zaie.

Aurkeztu behar diren agiriak

  1. Eskaera izenpetu duena kasuan kasuko enpresaren ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  2. Proiektu edo jardueraren memoria, atal hauek izango dituena:
    • Enpresa eskatzailearen aurkezpena edo memoria:Jarduera sektorea, enplegatu kopurua, fakturazioa eta antzeko datu interesgarriak.
    • Proiektua azaltzen duen memoria: Jardueren deskripzioa, fasez faseko kronograma, proiektuari ekiteko eta bukatzeko aurreikusi diren datak, eta proiektua baloratzea ahalbidetu dezakeen informazio garrantzitsu guztia.
    • Proiektuaren aurrekontu xehatua, gastu lagungarriak zehatz-mehatz banakatuta.
  3. Entitate eskatzaileak, estatuko edo nazioarteko administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik, xede bererako jaso dituen edo eskatu dituen laguntza, sarrera edo baliabideen adierazpena.
  4. Onuradun izaera lortzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluan aipatutako debeku bat bera ere ez dagokiola, eta bereziki, zerga alorreko eta Gizarte Segurantzako betekizunetan egunean dagoela egiaztatzen duen erantzukizuneko adierazpena (deialdiaren eranskinean jasotako ereduaren araberakoa; eredu hori bera jaso da eskaera telematikoan ere).

Laguntzen zenbatekoa

%25 emango zaie, muga 150.000 euro izango delarik.

Laguntzaren oinarrizko intentsitatea handitzeko aukerak:

  1. Laguntzak enpresa ertain edo txikientzat direnean, laguntzaren gehieneko intentsitatea handitu ahalko da, ehuneko 10 puntu enpresa ertainen kasuan, eta ehuneko 20 puntu enpresa txikien kasuan; eta.
  2. Laguntzaren gehieneko intentsitatea handitu ahal izango da diru-laguntza eman dakiokeen kostuaren %60raino, ehuneko 15 puntuko hobari bat emanez, kasu hauetan:
    1. Baldin proiektuan bi enpresa elkarren independenteren arteko benetako lankidetza aurreikusten bada, eta baldintza hauek betetzen badira:
      • Enpresa batek bakarrik ezin ditzake bere gain hartu lankidetza proiektuaren barnean diru-laguntza eman dakiekeen kostuen %70 baino gehiago, eta
      • proiektuan aurreikusita egon behar du gutxienez enpresa ertain edo txiki baten laguntza, edo Europar Batasuneko bi herrialdetan gutxienez gauzatzea.
    2. Baldin proiektuan enpresa baten eta Zientzia eta Teknologia Sareko erakunderen baten arteko lankidetza aurreikusten bada, eta baldintza hauek betetzen badira:
      • Zientzia eta Teknologia Sareko erakundeak bere gain hartuko du, gutxienez, diru-laguntza eman dakiekeen kostuen %10, eta
      • Zientzia eta Teknologia Sareko erakundeak ikerketa proiektuen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango du, berak egindako ikerketen zuzeneko emaitza diren heinean.

Gaindituz 2012 Programaren araudi orokorra

2012ko maiatzaren 17ko Diputatuen Kontseiluaren (GAO zb  77 apirilaren 24koa)

Akats zuzenketa

GAO zb 80 de 2012-04-27