Gaindituz 2012: Tramiteen deskribapena

Dirulaguntza bat eskatzeko tramiteen deskribapena: hasieratik (laguntza eskaera) bukaera arte (proiektuaren justifikazioa eta diru laguntzaren ordainketa).

Laguntza eskaera

  • Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek laguntza eskaera egiteko formularioa bete beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzak atari honetan
  • Eskaera elektronikoak 3 urrats ditu:
    • 1. urratsa: Nork egiten duen eskaera
    • 2. urratsa: Zure eskaera osatzeko dokumentazioa
    • 3. urratsa: Aztertzea eta Aldundira bidaltzea
  • Eskaera hori, dagokion laguntza programak dioen bezala, eskaerak aurkezteko epearen barruan egin beharko da.
  • Enpresa onuradunak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien Sustapen Zerbitzua (hemendik aurrera IKT Sustapen Zerbitzua) baliozkotzat joko dituzte diru-laguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora posta elektronikoz bidaltzen diren jakinarazpen guztiak.

Eskaerak zuzentzea

  • Eskaera ez badago behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, IKT Sustapen Zerbitzuak 10 egun balioduneko epea emango dio erakundearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko. Bestalde, ohartaraziko zaio horrela egin ezean ukatutzat joko dela bere eskaera, eta horrela jakinaraziko zaio eskatzaileari.
  • Aipatu epea igaro eta zuzenketarik egin ez bada, Programaren Ebaluazio Batzordeak laguntza ukatuko du, ebazpen bidez.

Ebaluaketa eta ebazpena

  • Eskaerak, programa bakoitzean ezarritako laguntzak emateko prozeduraren arabera ebatziko dira, baita er, bere kasuan, balorazio irizpideak.
  • Aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da eta batzorde horren erabakiak emakida-proposamen txosten batean jasoko dira. Txosten horrek honako erabakiak jaso beharko ditu: onartutako proiektuak, baztertutako proiektuak, besteak beste.
  • Jakinarazpen epea. Ebazpena gehienez 3 hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera hasita, non eta deialdiak berak bere ondorioak geroko data baterako atzeratzen ez dituen.
  • Jakinarazpenak emango du ebazpenen berri, eta baita ere jakinaraziko du zenbateko diru-laguntza ematen den jarduera gauzatzeko, zein baldintzatan eta zein epetan egin behar den; era berean, jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere zehaztuko du.
  • Aurrekoa gorabehera, ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, denek izan dezaten eman diren laguntzen berri.

Ordainketa eskaera

  • Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, eta programa bakoitak ezarritako epearen edo epeen barruan, onuradunak ordainketa eskaera egiteko onartu zitzaion diru-laguntza eskaeran sartu beharko du. Horretarako eskaera egiterakoan e-postaz bidali zitzaion sarrera-kodea erabili behar du, edo, eskaera egiterako ziurtagiri digitala erabili bazuen eskaeran berriro sartzeko ziurtagiri digital hori beharko du.
  • Ordainketa eskatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko aplikazioaren bitartez www.gipuzkoa.net/dirulaguntzak ondoko aukeran klikatuz: "Kontsultak, ordainketak, kudeaketak".

Ordainketa eskaerak zuzentzea

  • Laguntza eskatzerakoan gertatzen den bezala, ordainketa eskaera ez badago behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, IKT Sustapen Zerbitzuak 10 egun balioduneko epea emango dio erakundearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko. Bestalde, ohartaraziko zaio horrela egin ezean ukatutzat joko dela bere eskaera, eta horrela jakinaraziko zaio eskatzaileari.

Berrikustea eta ordainketa

  • IKT Sustapen Zerbitzuak egiaztatu egin beharko du diruz lagundutako jarduera burutu izana, baita jarduera horrek eragindako gastuak eta, bere kasuan, inbertsioak ere. Gastu hautagarrien fakturen kopia.
  • Laguntzaren erakunde onuradunari ordainduko zaio, betiere onuradunak ondainketa eskaera eta programan adierazi diren egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
  • Baldin eta gastu hautagarria Programako Ebaluazio Batzordeak diru-laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.
  • Diru-laguntzak formalizatuko dira ordainketa bakarra eginez edo ordainketa batzuk eginez (programa bakoitzaren araudiak dioen arabera)
  • Ordainketa, bere garaian erraztu zeniguten kontu-korronte zenbakian gauzatuko da, 60 eguneko gutxi gora beherako epean (jakinarazpenaren datatik aurrera).