IKT Sektorea 2012: Programaren laburpena

Deskribapena eta diru laguntzaren xede diren jarduerak

Oinarri hauek gaitzat dituzten diru laguntzek helburu dute berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien alorrean, bertatik abiatuta.

Erakunde onuradunak

Enpresa txiki eta ertainak helbide soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute:

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako ETEak, baldin eta berrikuntza proiektuak sustatzen badituzte produktuak edo prozesuak hobetzeko, antolakuntza hobetzeko edo merkatuak zabaltzeko.
  • Sortu berriak diren enpresa txikiak, Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien alorrekoak, baldin eta kapitala emakumeen eskutan badago nagusiki eta emakumeek zuzentzen badituzte.
  • TE gazte eta berritzaileak, baldin eta Interneten edota mugikorrentzako plataformetan lan egiten badute batez ere.

Irabazi asmorik gabeko erakundeak, helbide soziala eta fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegoan izaten badute eta kreditatzen badute ezen gutxienez badutela jarduera ekonomikoko zentro bat Gipuzkoan, non laguntza eskaeran zehazten diren diruz laguntzekoak diren jarduketak egingo baitira. Orobat, zuritu beharko dute proiektua Gipuzkoako enpresa, erakunde eta pertsonengana zuzentzen dela nagusiki:

  • Irabazi asmorik gabeko enpresa, elkarte eta erakundeak, baldin eta Enpresa edo Gizarte Berrikuntzako proiektuak, non IKTek rol nabarmena jokatzen baitute, sustatzen badituzte. Aplikazioei dagokienez, garapenek Software Librean eginak beharko dute, eta GPL (General Public License) aplikazio bezala erregistratuta egon behar dute, hartara edozein enpresak erabiltzeko aukera izan dezan inolako mugarik gabe; gutxienez, erakunde bazkidetuen eskura jarri behar dira, lizentzia kosturik gabe.
  • Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko gipuzkoar agenteak, baldin eta informazioaren teknologiaren aplikazio berrien proiektuak edo Enpresa edo Gizarte Berrikuntzako proiektuak garatzen badituzte eta, betiere, bertan proiektuok rol nagusia badute. Ikerketaren produktuak emaitzetan edo irakaskuntzan izan behar dute isla dibulgazioaren bidez. Agente horiengan eragina izan dezaketen erakundeek ez dute izango ikerketa horien emaitzetako lehentasunezko iritsiera. 

Betebeharrak

  • Aplikazio informatikoak, Web garapenak eta antzekoak garatuz gero, euskaraz garatu beharko dira gutxienez
  • Enpresa sortu berriak dira 6 urte baino gutxiago dituzten enpresak laguntza ematen den unean; orobat, ETE gazte eta berritzaileak izango dira I+Geko kostuak laguntza eman aurreko hiru urtetako batean gutxienez funtzionamendu kostuen % 15 direla kreditatzen dutenak.
  • Ondasun erkidegoen kasuan, edo nortasun juridikoa ez duen ondare oinarriko edozein erakunde motari dagokionez, administrazio komun egonkor bat eta diruz laguntzekoa den proiektua edo jarduera burutzeko ahalmena izan beharko ditu.
  • Hartu beharreko zabalkunde neurriei dagokienez, lagundutako jarduerari buruzko informazio, publizitate eta propaganda orotan, euskararen erabilera bermatuko da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagun­tza adierazi beharko da.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak

  • Jarduera diruz lagungarriak hauek izango dira: inbertsio material eta ez-materialak, Kontabilitateko Plan Orokorreko 20 eta 21 azpitaldetakoak (1514/2007 Errege Dekretua) baldin eta programako helburuak lortzen lagungarri badira. Salbuespen dira 209 kontua (higiezin ukiezinetarako aurrerapenak), 210 kontua (lur eta ondare naturalak), 211 (eraikinak), 218 (garraioko elementuak). I+G+Bko proiektuetan izan ezik, beste guztietan ez da diruz lagungarria izango erakunde eskatzailearen barruko langile-gastua.
  • Proiektuek 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak behar dute izan.
  • Ez da hautatzeko moduko gastua izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Hala ere, hautatzeko moduko gastua izango da Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuratzeko modukoa ez bada. Horretarako, Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak emandako egiaztagiri batez kreditatu beharko da hori horrela dela.
  • Jarduera diruz lagungarriak koherenteak izan beharko dute erakunde eskatzailearen jarduerarekin, eta enpresa espezializatuak egin beharko dituzte.

Diru laguntzen zenbatekoa

Proiektu bakar bat lagunduko da erakundeko eta urteko.

Enpresa txiki eta ertainak:

  • eta 3) ataletan aurreikusitako enpresen kasuan, kostoen %40raiano 50.000 euroko diru-laguntza gehienekoarekin.
  • atalean aurreikusitako enpresen kasuan, kostoen %50raino 50.000 euroko diru-laguntza gehienekoarekin.

Irabazi asmorik gabeko erakundeak:

  •  kostoen %60raino 80.000 euroko diru-laguntza gehienekoarekin. 

Eskaerak aurkezteko modua eta epea

  • Ondasun erkidegoen kasuan, eskaeran kide bakoitzak bere gain hartutako burutze konpromisoak adieraziko dira, eta onuradun gisa erkidegoari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duen ordezkari bat izendatu beharko da.
  • Eskaerak egin ahal izango dira 2012ko ekainaren 29ra arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeran informazio hau aurkeztu behar da:

  •  a) Erakunde eskatzailearen aurkezpena edo memoria, non zehaztu beharko baita langile kopurua, fakturazioa, eskumenak, katalogoko produktu nabarmenak, egiaztagiriak eta intereseko beste datu batzuk.
  •  b) Garatu beharreko proiektuaren azalpen zehatza, adieraziz aurrekontua kontzeptuka eta faseka, aurreikusten den kronograma, aurreikusten den inpaktua, erakundearentzako izaera berritzailearen zuriketa, merkatuaren, helburuen, aukeren eta arriskuen azalpena, funtzionaltasuna, azalpen teknikoa, merkaturatzea…
  •  
  • c) Aurrekontu zehaztua aplikazioan eskaera egiteko eskuragarri dagoen kalkulu orriari jarraikiz.  
  • d) 2. eta 3. ataletan aurreikusitako enpresa txiki eta ertainei dagokienez, enpresa sortu zen dataren ziurtagiria.
  •  
  • e) 2. atalean aurreikusitako enpresa txiki eta ertainei dagokienez, enpresaren kapitalaren egituraren ziurtagiria (bazkideak), eta gerentzia nork duen zuritzen duen dokumentua.
  •  
  • f) 3. ataletan aurreikusitako enpresa txiki eta ertainei dagokienez, Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena edo beste agiriren bat, non kreditatzen den I+Geko kostuak % 15 direla osoko funtzionamendu kostuen gainean gutxienez diru laguntza eman aurreko hiru urteetako batean.
  •  
  • g) 1. atalean aurreikusitako irabazi asmorik gabeko erakundeei dagokienez, estatutuen kopia edo beste dokumentazio baten kopia, irabazi asmorik gabeko erakundea dela kreditatzen duena.
  •  
  • h) Ezarritako ereduaren araberako aitorpen erantzulea, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, erakunde onuradun izaera lortzeko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetakoren batean sartuta ez egotea egiaztatzen duena.
  • i)Organo eskudunak emandako agiri eguneratua, zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea egiaztatzen duena.
  • j) Erakundearen tamaina ezagutzeko behar den informazioa: langile kopurua, negozio bolumena edo urteko balantze orokorra, eta, halakorik izanez gero, erakundeko partaidetza osaera eta erakundeak beste batzuetan duen partaidetza, PFEZren azken aitorpenaren arabera edo Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenaren arabera, zein dagokion; erakundearen bazkide diren pertsona edo erakunde kopurua, halakorik balego.
  • k) Ezarritako ereduaren araberako aitorpen erantzulea, proiektu bererako eskatu edota eskuratutako beste diru  laguntzei buruzkoa.
  •  
  • l) Ezarritako ereduaren araberako aitorpen erantzulea, enpresa hornitzailearekin erakundeak inolako loturarik ez duela dioena.
  •  
  • m) Baleude, proiektuko zeharkako politiken inguruko ekintzen memoria; euskara, berdintasuna, herritarren partaidetza, giza eskubideak, aniztasuna eta ingurumena kudeatzeari buruzkoa.  
  • n) Balego, softwarea, ITko zerbitzua edo informazioaren segurtasuna garatzeko kalitatearen frogagiria, betiere proiektuan parte hartzen dutenei dagokienez. 

i) eta j) letretako agirien ordez, organo kudeatzaileari administrazio eskudunei datu horiek zuzenean eskatzeko berariazko baimena eman ahal izango zaio.

Laguntza emateko prozedura

Diru laguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

Enpresa txiki eta ertainak

Proiektu mota: 30 puntu gehienez

  •  1. atalean aurreikusitako enpresei dagokienez:
  • Produktu berriak garatzea: 30
  • Produktuak hobetzea: 15
  • Prozedurak hobetzea: 10
  •  Antolakuntza hobetzea: 10
  • Merkatuak zabaltzea: 15

Eskaera egiten duen erakundearen tamaina: 30 puntu gehienez.

  • 25 langile baino gutxiagoko enpresa izatea: 30 puntu.
  • 225 langile baino gehiagoko enpresa izatea: 0 puntu.
  •  
  • Tarteko tamainako enpresetan, puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da, gehieneko puntuazioa 0,15 puntu jaitsiz langile bakoitzeko. 

Proiektatutako berrikuntza maila, proiektuaren tamaina eta espero daitekeen inpaktua: 40 puntu gehienez.

  • Proiektu berritzailea: 10 puntu gehienez.
  • Magnitudeko proiektua: 10 puntu gehienez.
  • Inpaktu handiko proiektua: 10 puntu gehienez.
  • Mugikortasunarekin zerikusia duten proiektuak: 10 puntu gehienez. 

Proiektu berritzaile izango dira Gipuzkoan lehen ezarpenekoak direnak.

Proiektuen magnitudea aztertzeko, erabiltzaile aurreikusien kopurua eta inplikatuta dauden baliabide, pertsona eta erakunde kopurua hartuko dira aintzat.

Eragina aztertzeko proiektuaren ahalmena hartuko da aintzat, betiere Informazioaren Teknologiak gizartean erabiltzea sustatzeari dagokionez; orobat, antolakuntzan emaitzak lortzeko ahalmena. Ulertzen da proiektu bat ezartzearen arrakastak berekin ekarri behar duela lurraldean edo beste enpresa batzuetan antzeko proiektuak ezartzea. 

Zeharkako politiken kudeaketa proiektuan edo enpresan; euskara, berdintasuna, herritarren partaidetza, giza eskubideak, aniztasuna eta ingurumena:  10 puntu gehienez. 

  • Zeharkako bi politiketan edo gehiagotan eragitea: 10 puntu.
  • Zeharkako politika batean eragitea: 5 puntu.

3. atalean aurreikusitako enpresei dagokienez 10 puntu gehiago eskuratuko dituzte; eta beste 10 puntu gehiago 2. atalean aurreikusitako enpresek.

Memorien kalitatea: 20 puntu gehienez, proiektuaren, helburuen, aukeren eta arriskuen, funtzionaltasunaren zehaztapen mailaren, erabilitako teknologien, kronogramen, proiektuaren faseen, merkaturatzearen eta abarren deskripzioan dagoen zehaztasunaren arabera. 

Kalitatearen egiaztagiriak: 10 puntu gehiago eskuratuko dituzte egiaztagiri hauetako bat duten enpresek edo erakundeek aurkeztutako proiektuek: 

  • Kalitate egiaztagiria softwarearen garapenean: CMMI-DEV v 1.2ko 2. maila edo altuagoa, ISO/IEC 15504 ITMark arauaren 2. maila edo altua
  • TI ISO/IEC 20000 zerbitzuetako kalitate kudeaketako egiaztagiriak
  • ISO 27001 informazio segurtasunaren kudeaketa egiaztagiria 

Software Libre bezala askatzen diren aplikazioek 20 puntu gehiago izango dituzte: horretarako, GNU lizentzia publiko orokorrarekin erregistraturik egon behar dute, hartara beste erakunde batzuek erabiltzeko aukera izan dezaten.

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

rakundearen ordezkaritza maila: 20 puntu gehienez, erakunde edo pertsona bazkidetu kopuruaren arabera eta erakundeak horiengan duen trakzio ahalmenaren arabera. 

Proiektatutako berrikuntza maila, proiektuaren tamaina eta espero daitekeen inpaktua: 50 puntu gehienez. 

  • Proiektu berritzailea: 10 puntu gehienez.
  • Magnitudeko proiektua: 10 puntu gehienez.
  • Inpaktu handiko proiektua: 10 puntu gehienez.
  • Mugikortasunarekin zerikusia duten proiektuak: 10 puntu gehienez.
  • Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei edo haren lankidetzan garatutako proiektuei dagokienez: 10 puntu gehiago. 

Proiektu berritzaile izango dira Gipuzkoan lehen ezarpenekoak direnak.

Proiektuen magnitudea aztertzeko, erabiltzaile aurreikusien kopurua eta inplikatuta dauden baliabide, pertsona eta erakunde kopurua hartuko dira aintzat.

Eragina aztertzeko proiektuaren ahalmena hartuko da aintzat, betiere Informazioaren Teknologiak gizartean erabiltzea sustatzeari dagokionez; orobat, antolakuntzan emaitzak lortzeko ahalmena. Ulertzen da proiektu bat ezartzearen arrakastak berekin ekarri behar duela lurraldean edo beste enpresa batzuetan antzeko proiektuak ezartzea. 

Zeharkako politiken kudeaketa proiektuan edo entitatean; euskara, berdintasuna, herritarren partaidetza, giza eskubideak, aniztasuna eta ingurumena:  20 puntu gehienez. 

  • Zeharkako bi politiketan edo gehiagotan eragitea: 10 puntu.
  •        
  • Zeharkako politika batean eragitea: 5

IKT sektorekoa izatea: 10 puntu.

Kalitatearen egiaztagiriak: 10 puntu gehiago eskuratuko dituzte egiaztagiri hauetako bat duten enpresek edo erakundeek aurkeztutako proiektuek:

  • Kalitate egiaztagiria softwarearen garapenean: CMMI-DEV v 1.2ko 2. maila edo altuagoa, ISO/IEC 15504 ITMark arauaren 2. maila edo altuagoa.
  • TI ISO/IEC 20000 zerbitzuetako kalitate kudeaketako egiaztagiriak0
  • ISO 27001 informazio segurtasunaren kudeaketa egiaztagiria

Memorien kalitatea: 20 puntu gehienez, proiektuaren, helburuen, aukeren eta arriskuen, funtzionaltasunaren zehaztapen mailaren, erabilitako teknologien, kronogramen, proiektuaren faseen eta abarren deskripzioan dagoen zehaztasunaren arabera.

Software Libre bezala askatzen diren aplikazioek 20 puntu gehiago izango dituzte: horretarako, GNU lizentzia publiko orokorrarekin erregistraturik egon behar dute, hartara beste erakunde batzuek erabiltzeko aukera izan dezaten.

Proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epea

Erakunde onuradunek 2012ko azaroaren 12a baino lehen zuritu beharko dute agirien bidez proiektuak gauzatu izana.

Araudi aplikagarria

Diru laguntza programa honen 2012ko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Beste araudi aplikagarria