Udalak 2012: Programaren laburpena

Feder - Fondo Europeo de Desarrollo Regional - Eskualde Garapenerako Europako Funtsa

Diru laguntzen zenbateko guztia: 600.000 €

Programa honetako diru laguntzen helburua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea.

Europar Batasunaren kofinantzazioa FEDER

Laguntza programa hau % 50ean finantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste %50ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER), betiere Euskal Herriko 2007-2013

Bete behar diren epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko ekainaren 21era arte
  • Proiektuen hasierako data: 2012ko urtarrilaren 1tetik aurrera
  • Justifikatzeko kostuaren %50: 2012ko abenduaren 12ra arte
  • Justifikatzeko gainontzearen %50e: 2013ko maiatzaren 31ra arte

Diruz lagunduko diren jarduerak

Azpiegiturak eta konektibitatea:

  1. Oinarrizko azpiegitura informatikoen zuzkidura: hala nola, dependentzietako kableatua eta eraikinen arteko konexiorako kablea edo kablerik gabeko bidea. Jarduketa hau eskatzeko, udalak 5.000 biztanle baino gutxiago izan beharko ditu.
  2. Azpiegiturak abian jartzea telekomunikazio zerbitzuen estaldura eta kalitatea hobetzeko zerbitzuak maila baxua duen zonaldeetan; eta wifi konektibitateko instalazioak, dela erakunde barrurako, dela herritarrentzat

Software Libre

  1. Kode Irekiko plataformetara migratzeko lanak, dela Zerbitzariei buruzkoak, dela pakete ofimatikoei buruzkoak.
  2. Software libreko kudeaketa plataforma eta aplikazio informatikoak garatzea edota moldatzea, instalazioa eta funtzionamendua barne. Software Libreko lanabesekin garatuta edo diseinatuta dauden aplikazioek GNUko lizentzia publiko orokorrarekin erregistratuta eta liberatuta egon beharko dute, gainerako udalek eta erakundeek erabil dezaten nahi izanez gero.

Herritarren partaidetza bultzatzea komunikazio kanal eraginkorrrak sortuz:

  1. Web 2.0 lankidetza aplikazioak ezartzeko lanak erakundearen kanal korporatiboaren bidez: esaterako, Foroak, edukien sindikazioa, wikiak, blogak, inkestak,…
  2. Lan eraginkorra Gipuzkoako udalak sare sozialetan egon daitezen.

Datu publikoetarako sarrera erraztea

  1. Izaera publikoa duten dokumentuak argitaratzea: udalbatzetako aktak, udal araudia, planak, proiektuak, udal mapak eta planoak, zerbitzu gidak, zerbitzuen kartak, interes orokorreko beste udal dokumentu batzuk eta, bereziki, 2011ko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, zerbitzu publikoen datuak herritarrek eskuratzeari buruzkoak, ezartzen dituen guztiak; apartatu horren barruan, orobat, streaming emisiorako lan informatikoak eta udal ekitaldien argitaratzeak sartzen dira.
  2. Web korporatiborako eduki multimediak sortzea (bideoteka, fototeka, hemeroteka…). Bideoei dagokienez, IP www.gipuzkoa.tv telebistako plataforma korporatiboa gehituko da.
  3. Udal edukiak moldatzea dispositibo mugikorretatik erabil daitezen.

Ez dira lagungarritzat hartuko inola ere ekipamendu informatikoak (zerbitzariak eta ekipo informatikoak) eta erakunde eskatzaileko langile gastuak nahiz eta langile horiek proiektuak parte hartuproyecto.

Nork eskatu dezake diru laguntza hau

Gipuzkoako UDALAK (bakarka aurkeztu edo, proiektua taldean egitekoak izanez gero, beste udal batzuekin elkartuta).

Gipuzkoako Eskualde Garapeneko Agentziak edo Mankomunitateak Betiere proiektu baten eskatzaile badira eta, orobat, administrazio arteko lankidetzako proiektua bada, non udal kopuru sendoak parte hartzen baitu.

Eskaera nortzuk eta nola aurkeztu

Beti proiektu bakoitzeko eskaera bat

Banakako proiektua izanez gero

  • Udal bat beti izango da eskatzailea
  • Eskaerarekin batera aitorpen arduraduna

Proiektua taldean egitekoak izanez gero

UDAL BATZUK ELKARTUTA aurkezten badute:

  • Udal elkartearen izenean udal bat izango da eskatzailea
  • Azaldu beharko dira udal bakoitzak zer konpromiso hartzen duen proiektua gauzatzeko
  • Eta eskaerarekin batera aitorpen arduraduna aurkeztu beharko da, zenbat erakundek osatzen duten taldea, hainbat aitorpen

ESKUALDE GARAPENEKO AGENTZIAK EDO MANKOMUNITATEAK aurkezten badu:

  • Kreditatu beharko da eskualdeko udalerri kopuru nabarmen bat proiektuaren sustatzaile dela (kopuru nabarmena da udalerrien % 30 edo biztanleen % 40)
  • Eskatzailea Agentzia edo Mankomunitatea izango da
  • Azaldu beharko dira udal bakoitzak zer konpromiso hartzen duen proiektua gauzatzeko
  • Eta, hala badagokio, baita ere Agentziarenak edo Mankomunitatearenak
  • Eskaerarekin batera aitorpen arduraduna aukeztu beharko da, zenbat erakundek osatzen duten taldea, hainbat aitorpen

Izan ere, erakunde bat ezin izan daiteke onuradun baldin eta taldea osatzen duten guztiek betetzen ez badute 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluak dioena.

Diru laguntzaren zenbatekoa

Diru laguntzen gehienezko portzentajeak, udalerri eskatzailearen arabera, hauek izango dira:

  • 5.000 biztanle baino gutxiago: inbertsioaren % 70
  • 5.000 eta 20.000 biztanle artekoak: inbertsioaren % 60
  • 20.000 eta 50.000 biztanle artekoak: inbertsioaren % 50
  • 50.000 biztanle baino gehiago: inbertsioaren % 30

Lankidetzan egiten diren proiektuei dagokienez, gehienezko portzentajea proiektuan zuzenean sartuta dauden udalerrien tamainaren bataz bestekoari dagokiona izango da.

Software libreko proiektuei dagokienez, portzentaje horiek %10arrerik handituko dira.

Erakunde bakoitzak urtero 25.000 € jasoko ditu gehienez. Lankidetzako proiektuei dagokienez: 60.000 €

Nola eskatu dezakezu diru laguntza hau

2012ko ekainaren 21ra arte eskatu dezakezu

Sartu laguntzen atarian www.gipuzkoa.net/subvenciones

Bilatu "Gipuzko@IKT: Udalak" izeneko programa.

Eskubiko sarrera erabili "Internet bidezko eskaera" eta bete eskaera telematikoaren 3 pausu hauek:

1. urratsan Nork egiten duen eskaera

2. urratsan Eskaera betetzen duen dokumentazioa

3. urratsan Berrikuspen eta Aldundira bidaltzea

Qué documentación debes adjuntar en el paso 2

  • Kontratatu beharreko lanaren, edo egin beharreko inbertsioaren eskaintzari buruzko xehetasunak, azalduz aurrekontu xehakatua, eta ordu kopurua eta orduko aplikatu den kostua zein diren adieraziz (hala badagokio), baita aurreikusitako kronograma zein den
  • Aitorpen erantzulea, eskabide telematikoan eranskin gisa gaineratutako ereduari jarraituz, adierazteko ez dagoela sartuta onuradun izaera lortzea eragozten duten egoeretan. Behar adina aitorpen.
  • Enpresa hornitzaileak eduki dezakeen softwarearen kalitatearen kreditatzaileak.
  • Behar izanez gero, zeharkako politika hauetako bat edo batzuk sustatzeko xedez proiektuan burutzekoak diren jarduerak: euskara, berdintasuna, herritarren parte-hartzea, Giza Eskubideak, aniztasuna eta ingurumena.

Diru laguntzaren emakida, irizpideak eta epeas

Eskaera guztiak aztertuko dira eta hoien artean hautatuko dira onuradunak ondorengo balorazio irizpideei jarraituz:

  • Proiektu mota: 40 puntu
  • Eskaera egiten duen erakundearen tamaina: 30 puntu
  • Proiektatutako berrikuntza maila, proiektuaren tamaina eta espero daitekeen inpaktua: 30 puntu
  • Zeharkako politiken kudeaketa proiektuan: 20 puntu

Puntuazio honen banakapena eta informazio gehiago (ikusi araudiaren 6. oinarria)

Noiz eta nola eskatu laguntzaren ordainketan

Diru laguntzak 2 ordainketa-aldiren bidez ordainduko dira:

  • Lehena 2012ko abenduaren 12a baino lehena eta diruz lagundutako proiektuaren kostearen % 50, gutxienez, faktura bidez zuritu ondoren.
  • Bigarrena, beste % 50a, proiektua amaitzean eta proiektua zuritu ondoren 2013ko maiatzaren 31a baino lehenago. Dagokion dokumentazioa aurkeztuz, programaren araudian 14. oinarriak dioenari jarraikiz.

Araudi aplikagarria

Diru laguntza programa honen 2012ko deialdia eta oinarri arautzaileak.

Zalantzak argitzeko , jarri gurekin harremanetan

©Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzua