Mapa Mentalen Oinarrizko Ikastaroa

Ikastaro hasi Mapa Mentalak

Ikastaroaren helburua teknika hori zure bizitza pertsonalean zein profesionalean era probetxugarrian erabiltzeko ezagutzak ematea da.

Ikastaroan, metodo eraginkor horren gaineko guztia zehatz-mehatz erakutsiko dizugu, enpresa munduko profesionalek gero eta gehiago erabiltzen duten metodoa, eta arrakasta handiz gainera.

  • Zehazki, mapa mentalak zer diren ikasiko duzu baita zergatik esaten dugun horien funtzionamendua geure garunen isla dela ere.
  • Mapa mentalek zertarako balio duten jakingo duzu. Hau da, zure gaitasun mentalei probetxu handiena ateratzeko, zure egunerokotasunean eman diezaiekezun erabilera.
  • Mapa mentalak sortzen ikasiko duzu baita benetan eraginkorrak izan daitezen bete behar dituzten oinarrizko zazpi arauak ezagutu ere.
  • Mapak sortzeko eskura dituzun tresnak ezagutuko dituzu: paper xume bat eta errotulagailuak erabilita bakarrik edo beste pertsona batzuekin elkarlanean, mapak sarean sortzea ahalbidetuko dizun software espezifikoa erabiliz.
  • Eta, azkenik, mapa mentalek zer aplikazio profesional duten ikusiko duzu, baita horiek zure lanean emaitza hobeak lortzeko nola erabili ikasiko ere.

Hori guztia, adibideen eta ariketa praktikoen laguntzaz, mapa mentalen teknika menderatu dezazun eta mapei ahalik eta probetxu gehien atera diezaiezun.

Ikastaroko bideoaren kaptura