Bideotutorialak: Software librea

Software Librea

Software jabeduna ez bezala, software librea nahi bezala erabili, eraldatu eta banatu daiteke, eta gehienetan, doakoa da. Duela urte batzuk konplexuak eta soilik adituentzat bezala ikusten genituen tresna hauek edozein erabiltzaileren eskura daude orain. Azken urteotan, geure beharrei eraginkortasunez erantzuten dieten programa erabilerraz ugari agertu da, eta software jabedunaren benetako alternatiba bihurtzen ari dira.


Software libre erakunde sozialetan

Software librea alor ezberdin askotara iristen ari da. Etxeetara, enpresetara, hezkuntzara, Internetera… Erakunde sozialetan ere erabiltzen da, eta harritzekoa bada ere, futbolera ere iritsi da. Baina zer ikusi daukate futbolak eta software libreak? Erantzun bila Gasteizeraino hurbildu gara, Atenea-Ikusnet klubera.


Software librea eta euskara

En los últimos años el software en euskara, y concretamente el software libre ha experimentado un desarrollo notable. Ubuntu, Firefox, Wordpress, Open Office… son cada vez más las herramientas y programas disponibles en euskara gracias a la implicación de una comunidad de usuarios comprometida y el apoyo de las instituciones públicas. El software libre abre las puertas de par en par a la adaptación tecnológica del euskera ya que elimina las principales barreras que el software privativo impone a la libre traducción de aplicaciones.


Software libre enpresetan

Software libreak ordenagailu pertsonaletatik haratago ere badu esparru zabala. Geroz eta gehiago dira behar ezberdinei erantzuteko programa libreak erabiltzen duten enpresak. Gaurkoan Elgoibarko Danobat taldera hurbildu gara. Makina-erremintaren alorrean lan egiten duen enpresa garrantzitsu honek software librearen aldeko apustua egin du eta gertutik ezagutuko dugu beraien esperientzia.


Software librea, freewarea eta sharewarea

Software libreari buruz ari garenean konturatu gabe datorkigu burura GNU/Linux sistema eragilea. Baina libreak diren programa gehienak Windows eta Mac Os sistemetan ere badabiltza. Gainera, Interneten, plataforma hauetarako software librea doan deskargatzeko webgune mordoa dago. Baina adi, doako programa guztiak ez baitira libreak. Multzo honetan ditugu "freeware" eta "shareware" deiturikoak.


Software librea hezkuntzan

Software librearen erabileran ezberdintasun handiak daude herrialdeen artean. Alor guztietan gertatzen da hori, hezkuntza barne. Gipuzkoan hain barneratua ez dagoen arren, badira software librea erabiltzen duten ikastola, prestakuntza zentro eta unibertsitateko fakultateak. Baina zergatik erabiltzen dute software librea? Zein abantaila ditu?


Firefox

Software libreari buruz hitz egitean ezinbestekoa da azken urteetan arrakasta gehien lortu duen tresnetako bat aipatzea. Firefox nabigatzaileak harrera aparta izan du mundu osoan zehar, baita Windows ingurunean mugitzen diren erabiltzaileen artean ere.


Open Office

Bideo honetan software libreak erabiltzaile mailan eskaintzen duen beste aukera bat ikusiko dugu: bulegotika paketeak. Normalean testu prozesadoreak, datu baseak, kalkulu orriak eta aurkezpenak egiteko aplikazioak dira mota honetako programa-sorten osagaiak. Gehien erabiltzen den programa guztiok ezagutzen dugun arren, badira askorentzat ezezagunak diren alternatiba libre eta doakoak.


Irudia eta diseinua

Maketazio eta ukitu fotografikoko programei esker edozein izan daiteke artista, neurri batean. Software librearen munduan, Scribus maketazio programa eta Gimp bezalako aplikazioekin, afixak edo aldizkari baterako orrialdeak diseina ditzakegu, eta argazki muntaiak egin. Programa hauek erabiltzen ikasteak denbora eskatzen du, baina atal honetan, bidea errazteko asmoz, ariketa erraz batzuk erakutsiko dizkizuegu.


Multimedia

Filmeak, musika, albisteak… Denetariko multimedia edukiak deskarga ditzakegu Internetetik eta gero gure ordenagailuan ikusi. PCa argazki edo bideo kamerarekin egindako grabaketak ikusteko era erabiltzen dugu batek baino gehiagok. Guzti honetarako badira zenbait programa, horietako batzuk libreak. Horiexek dira hain zuzen gaur ezagutuko ditugunak.


Posta elektronikoa eta ajenda pertsonala

Batzuek posta elektronikoa eta agenda pertsonala sarean kudeatzen dituzte zuzenean. Baina beste batzuk nahiago izaten dute guzti hori ordenagailu pertsonaletik egitea, eta horientzat da Evolution. Microsoft Outlook, Entourage eta Apple Mail bezalakoa, baina librea eta doakoa.


Gnu/Linux

GNU/Linux informatika garatzaileen artean erreferentzia den sistema eragile librea da. Egonkortasuna eta pertsonalizazio aukera anitzak ditu ezaugarri nagusienetakoak. Hori dela eta, publiko ezberdinei zuzendutako distribuzioak daude, tartean Ubuntu, ordenagailu pertsonaletan erabiltzeko pentsatutako GNU/Linux erabilerraza.


Ubuntu,Linux erabilerraza

Ubuntu ordenagailu pertsonaletara bideratutako GNU/Linux banaketa bat da. Oso erabilerraza da eta itxuraz merkatuan gehien erabiltzen diren sistema eragileen antza dauka. Eskaintzen dituen abantailen artean, segurtasuna eta eguneraketa sistema aparta aipatu beharrekoak dira. Bideo honetan Ubuntun barrenan bueltatxo bat emango dugu Windows eta Mac OS bezain erabilerraza dela egiaztatzeko.


Ubuntu segurtasuna eta programaren instalazioa

Ubuntu sistema eragilea edozeinentzat erabilerraza izateaz gain, eskaintzen duen segurtasunagatik da ezaguna. Hasteko, ez dago ia birusik. Eta gainera, programak instalatu eta eguneratzeko sistema berritzaile bati esker arriskuak are gehiago gutxitzen dira. Izan ere, ezin dugu aplikazio bat edozein webgunetik jaitsi eta instalatu, Windows edo Mac OS-ekin gertatzen den bezala, guk aldez aurretik baimendutako biltegi batzuetatik baizik. Bideo honetan nola funtzionatzen duen ikusiko dugu.