IKT Sektorea 2015

Programa honetako diru laguntzen helburua da berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean.

Hartzaileak: Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) ETEak, baldin eta berrikuntza proiektuak sustatzen badituzte produktuak edo prozesuak hobetzeko, antolakuntza hobetzeko edo merkatuak zabaltzeko.Informazio eta komunikazioko teknologiako enpresatzat hartuko dira programazio informatikoan, telekomunikaziotan, datuak prozesatzen eta ostatu ematen aritzen direnak.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Jarduerak I+B+G proiektuak izango dira, xede nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea dutenak. Proiektuek merkatura bideratuta egon behar dute eta enpresaren lehiakortasun egoeran aldaketa positiboak eragiteko modukoak izan behar dute.

Diru-laguntzak: %35-tik %45era; maximoak: 40.000 eurotik - 45.000 eurora kasuen arabera

Eskaerak egiteko epea: 2015eko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte (egun horiek barne)

Behar duzuna

Laguntza eskatzea erabakitzen baduzu, aldez aurretik ezagutu eskuratu beharko duzun informazio guztia: eskakizunak, balorazio irizpideak, epeak, aurkeztu beharreko datuak eta agiriak...Eta FAQ: ohiko galderak

(Gipuzkoako Aldizkari ofizialean arigaratutako oinarri arauzaileak)

Tramiteak

Diru laguntza eskatzen duzun lehenengo aldia bada, edo oraindik ez badakizu zein diren jarraitu beharreko urratsak, litekeena da hurrengo informazioa baliagarria izatea (laguntza eskatzeko tramiteen deskribapena: eskaera urratsez urrats).

Gomendioak

Diru laguntza bat jasotzeko zure aukerak zabaldu nahi badituzu, hona dituzu 10 gomendio eskabidea zuzen aurkezteko.

Gehiago jakin

Gehiago jakin nahi baduzu, sartu aurreko urteetako edo, hala dagokionean, aurtengo onuradunen zerrendara, eta ikusi zein izan diren aurkeztutako proiektu hoberenak (TOP 10), kontsultatu memorien eta ebaluazioen liburutegia,...

Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan