2012ko Aurrekontua

Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiak 4 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du 2012an.

Gastuen azalpen nagusiak hauek dira:

  • Diru laguntzen programa: xedea da Gipuzkoan informatikaren sektorea bultzatzea eta gure lurraldean beren negozio prozesuetan Informazioaren Teknologiak baliatzen dituzten entitateak (mikroenpresak, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta udalak) modernizatzea.
     
  • IZFE, S.A. sozietate publikoaren bitartez egiten diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren inbertsio korporatiboak finantzatzea.
     
  • Ikastaroak eta Jardunaldiak: Eusko Jaurlaritzarekin batera, erakunde arteko Enpresa Digitala programaren baitan egindako jarduera batzuk finantzatzea, BIC Gipuzkoa Berrilan sozietatearekin hitzarmenaren bidez.
     
  • Eduki digitalak: online ikastaroak sortzeko, web garapenetarako...
     
AURREKONTU AZALPENA Behin betiko aurrekontua %
Guztira 4.072.685,00 € %100
Pertsonal gastuak 325.845,00 € %8,9
Gastu orokorrak 116.520,00 € %3,2
Ikastaroak eta Jardunaldiak (Bic Gipuzkoa Berrilan) 45.000,00 € %1,2
Eduki digitalak 85.320,00 € %2,3
IZFE 1.600.000,00 € %32,7
Diru laguntzen programak 1.900.000,00 € %51,7
- Udalak 300.000,00 €  
- Mikroenpresak 550.000,00 €  
- IKT sektoreko enpresak 700.000,00 €  
- Elkarteak 350.000,00 €  

 

Bazenekien?

Informazio Gizarterako Sistemen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen aurrekontua Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren aurrekontu osoaren %6,5 da; 2012an, aurrekontu osoa 62,7 milioi euro izan zen.

%4 Kampo Harremanetako eta Turismoko Z.N. # %4 Zerbitzu Orokorrak # %18 Mendietako eta Natura Inguruneko Z.N. # %37 Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko Z.N. # %31 Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Z.N. # %6 Informazio Gizarterako Z.N.

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren 2012ko aurrekontua Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontu osoaren ia %9 da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko aurrekontua 4.000 milioi euro baino gehixeago da, eta honela banatzen da:

%4 Kupoa Estatuari # %17 Foru Aldundia # %10 Udalak # %69 Eusko Jaurlaritza

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuari buruzko informazioa