2013ko Aurrekontua

Informazio Gizartearen zuzendaritzak 2013an 2 Milioi euro zuzenduko ditu informazioarako teknologiak eta Interneta  Gipuzkoan bultzatzeko.
Foru Aldundiko beste departamentu asko bezala, Berrikuntzakoak 2013ko aurrekontuan kargu zorrotza hartu du, jarduera batzuk berpentsatzera eta lehentasunak zehaztera behartuz.
Gipuzkoako informatika teknologiako sektorearentzat eta udalen laguntzarako izango dira 2013. urtean egingo ditugun   ahalegin guztiak. Garapen informatikoa gailu mugikarientzat eta lurraldeko adimendun kudeaketarako aplikazioak dira apustuak.

Gastuen azalpen nagusiak hauek dira:

  • Diru laguntzen programa: xedea da Gipuzkoan informatikaren sektorea bultzatzea eta gure lurraldean beren negozio prozesuetan Informazioaren Teknologiak baliatzen dituzten entitateak (mikroenpresak, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta udalak) modernizatzea.
     
  • IZFE, S.A. sozietate publikoaren bitartez egiten diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren inbertsio korporatiboak finantzatzea.
     
  • Ikastaroak eta Jardunaldiak: Eusko Jaurlaritzarekin batera, erakunde arteko Enpresa Digitala programaren baitan egindako jarduera batzuk finantzatzea, BIC Gipuzkoa Berrilan sozietatearekin hitzarmenaren bidez.

 

AURREKONTU AZALPENA Behin betiko aurrekontua %
Guztira 2.058.761,00 € %100
Pertsonal gastuak 315.061,00 € %15,3
Laguntzak 100.000,00 € %4,9
Ikastaroak eta Jardunaldiak (Bic Gipuzkoa Berrilan) 45.000,00 € %2,2
Eduki digitalak 40.000,00 € %1,9
IZFE 525.000,00 € %25,5
Diru laguntzen programak 1.033.700,00 € %50,2
- Udalak 483.700,00 €  
- IKT sektoreko enpresak 550.000,00 €  

 

Bazenekien?

IInformazio Gizartearen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen aurrekontua Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren aurrekontu osoaren %4,3 da; 2013an, aurrekontu osoa 47,5 milioi eurokoa izango da.

%3,7 Kampo Harremanetako eta Turismoko Z.N. # %4,9 Zerbitzu Orokorrak # %21,4 Mendietako eta Natura Inguruneko Z.N. # %28,6 Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko Z.N. # %37 Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Z.N. # %4,3 Informazio Gizarterako Z.N.

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren 2013ko aurrekontua Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontu osoaren ia %6,5 da.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuari buruzko informazioa