Smart Gipuzkoa 2013

 Appkide produktuaren logoa

Enpresak garatutako lau hardware aparatu ditu: korronte elektrikoaren neurgailua; loki adimentsuak, urrutitik maneiagarriak; termostato adimentsua, urrutitik programagarri eta maneiagarria: eta domotika zentraltxoak, aurreko aparatuak eta Interneteko etxeko lotura kudeatzen dituena. Enpresak domotika-sistema berritzaile bat eskaintzen du, eta sistema hori, domotika tradizionalean ez bezala, etxeko jabeak berak jar dezake, poltsiko guztien helmenean dagoen sistema bat da, eta zerbitzu hauek ematen ditu: etxeko leku eta aparatu bakoitzak duen kontsumoa jakitea; munduko edozein lekutik gailuak piztu eta itzali ahal izatea; abisuak eta alarmak jasotzea; eta, energiaren kontsumoa murrizteko, gomendio pertsonalizatuak jasotzea.

 

Gestionnova produktuaren logoa

Asmoa zera da: argiteriaren esparru globaleko kudeaketa eskakizunei toki mailako eta izaera autonomoko kudeaketa-proiektu txiki eta koordinaturen bidez erantzutea, baina ateak itxi gabe kudeaketa hori etorkizun batean erraz hedatu eta are zentralizatzeko aukerari. PANGEA erabili daiteke, argiteria publikoko instalazioetan ez ezik, esparru pribatuan eta enpresetan ere, eta ez du inbertsio handirik eskatzen, sistema zentralizatuei dagokienez erabat independente denez gero. Gainera, duen malgutasunari eta komunikazioko interfaze kopuruari esker,  plataforma hau hazi daiteke beste sistemekin osatuz. Gaur egungo sistemak ez dira oso eskalagarriak, ez dute uzten, edo zailtasunez uzten dute, kokapen oso jakinetan unean-unean aritzea, sistema zentralizatua erabat erabili gabe.

 

Globalink produktuaren logoa

Vidasoa

TELEKONSULTAKO PLATAFORMA

Enpresa: Enigmedia, SLL

Mota: Start Up - Mikroenpresa

Diru-laguntza:  40.000,00 €

Mediku eta gaixoaren arteko telekontsultako plataforma, HD kalitatekoa, haustura digitala eragozteko pentsatua: etxean jartzen da gaixoaren telebistaren bidez. Oinarrizko sentsore batzuk ditu, patologia nagusiak atzemateko gai direnak; esate baterako, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, arazo kardiobaskularrak eta diabetesa.Telebistako urrutiko agintearen bidez dabil orain, eta etorkizunean iOS eta Android gailu mugikorren bidez ere ibiliko da.

 

Smartdocpublication produktuaren logoa

Hobebus

AUTOBUSETAKO BIDAIARIEN PORTAERA SIMULATZEN DUEN TRESNA: BIDAIARI FLUXUA, AUTOBUSEN DISEINUA ETA ZERBITZUAREN NEURRIRATZEA AZTERTZEKO BALIO DU

Enpresa: CEIT Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa)

Mota: I+G zentroa

Diru-laguntza: 32.539,25 €

Balioespen errealistak egin daitezke autobuseko bidaiarien fluxuari buruz, bai autobusean bertan bai geralekuetan. Parametro horiek lineak neurriratzeko eta ibilgailu egokienak aukeratzeko erabiltzen dira. Hala, bidaiarien lehentasunak eta portaerak simulatu daitezke tresna horri esker, eta jakin bidaiari mota bakoitzak (adinduak, ama gazte bat bere alaba txikiarekin eta haurtxo batekin, nerabe neskak, eta abar) irteteko eta sartzeko zer ate erabiltzen duen, zer aulki mota hartzen duen, non kokatzen den, eta abar.   Simula dezake, orobat, autobus-linea oso bateko bidaiarien fluxua, kontuan hartuta autobusak artikulatuak diren edo ez diren, hiru ate edo gehiago dituzten, eserleku gehiago edo gutxiago, zer ordainketa sistemak dituzten, zer geraleku mota, eta abar. Tresna honek, beraz, bi erabiltzaile mota ditu jomugan: batetik, autobus zerbitzuen konpainia esleipendunak, linea berrien diseinua optimizatu baitezakete; eta, bestetik, autobusak egiten dituztenak, barrualde eraginkorragoko autobusak diseinatu baititzakete bidaiarientzat. Azkenik, autobuseko garraio publikoa hobetzen lagundu dezake eskuharki, eta, horri esker, garraio mota hori erakargarriagoa izango da erabiltzaileentzat.

 

Niagarank produktuaren logoa

Kalitatea hobetzeko, balio katearen eragile guztiak hartzen ditu kontuan: Administrazioa (zerbitzuaren titularra), operadoreak (zerbitzu emaileak) eta bezeroak (gaur egungoak eta etorkizunean izan daitezkeenak). Merkatuan gaur egun ez dago plataforma honekin lehiatu  dezakeen antzekorik, bidaiarien garraio sektorearen kalitatea hobetzen, sektore horretako iruzurrari aurre egiten eta mugikortasuna era integratu batean kudeatzen. Q-TRANS plataformari esker, sektorean sortzen den informazioa modu berezitu batean erabili eta ustia daiteke eta, modu horretan, sektoreko gorabeherei aurre egin.  Plataformak arkitektura modularra izango du, eta horri esker zera lortuko da: etorkizunean landu daitezkeen moduluak elkarrekin aritzea eta plataforma hau beste batzuen sistemetan integratzea.  Hitz batean esanda, sistema honi esker, garraio publikoan erabiltzen diren kalitateari buruzko adierazle guztien azterketa integrala egin ahalko da, mugikortasunaren gaur egungo eredua hobetzeko, azterketa horretatik abiatuta.