Top10: Smart Gipuzkoa 2014

Logo del producto Appkide

Datu masiboak tratatzeko sistema aditua. Ur operatzaileen teleirakurketa sistemen eta sentsoreen datuak biltzen eta aztertzen ditu, horietatik erauzteko bai jakintza (abonatuaren kontsumoko patroien ezaugarriak; alertak: ihesak, ez dabiltzan kontagailuak, iruzurrak, arazoak, azpikontaketa, neurketa akatsak, eta abar) eta baita ur sareko operatzaileentzat gomendioak ere. Sistemak datuen bolumen handien azterketa automatizatuko du, alertak sortuko ditu, eta irtenbideak proposatuko ditu ur horniduraren sarea modu eraginkor, ireki, arin eta erraz batean kudeatzeko. Horri esker, ur operatzaileak laguntza bat izango du bere ur sarea eraginkorrago kudeatzeko, ahalko baitu ur ihesak gutxitu, eta uraren erabilera desegokia eta ur ez-fakturatua identifikatu.

 

logo del producto Gestionnova

PANDORA

HODEITAKO AZPIEGITURA,  BELAUNALDI BERRIKO ZERBITZUAK GARATZEKO MUGIKORTASUNAREN ALORREAN, "WEARABLE" GAILUETARAKO

Enpresa: CICTOURGUNE

Tipo: Turismoko Ikerketa Zentroa

Subvención: 33.596,47 euro

Garapen teknologikoko enpresak wearable gailuen industriari egokitzeko jaio da Pandora (wearable izenekoak gailu janzgarriak dira, esate baterako erlojuak, betaurrekoak eta eskumuturrekoak, eta informazioa ematen dute modu erraz eta natural batean). Helburua da zerbitzu egokituak eskaintzea gailu mota horientzat, zeintzuen neurri, gaitasun eta interakzioko mugak txikiagoak baitira smartphonek dituztenak baino. Hodeitako azpiegitura bat du Pandorak, PaaS motakoa, eta, bere web inguruneari esker, programatzaileek denbora errealean edukiak prestatu ditzakete wearable gailuetan (testua, argazkiak, bideoak, eta abar); eduki horiek prestatzeko, Pandora parametro batzuetan oinarritzen da, kontuan hartuta eremu geografiko zehatzen araberako erabiltzaileen kokapena, batetik, eta data eta orduaren heinak, bestetik. Proba ezazu       Gidaliburua

 

Logo del producto Globalink

Beira Laminarreko edukiak

EDUKIAK BEIRA LAMINAR TEKNOLOGIKO HEDATUAN MONITORIZATZEKO PANELA

Enpresa: Some Sistemas Informáticos, SL

Tipo: Mikroenpresa

Subvención:  22.838,34 euro

Hiri-altzari digitalen prototipo bat garatzea (eduki digitalen panel interaktiboa) da helburua. Gaur egungo ekipamendua geldoa, pasiboa eta estatiko da (panelak eta hiri-altzariak egurrezkoak, metalezkoak edo plastikozkoak dira), eta ez du zerbitzuak emateko gaitasunik. Ekipamendu horren ordez (markesinak, panelak, bankuak)  jarriko bagenu beira laminar teknologikoz egindako beste bat, elkarrekintza bat sortuko litzateke ekipamendu berriaren eta herritarren artean (touch, nfc, etab.), eta ekipamenduak informazioa eta beste zerbitzu batzuk emango lizkiguke. Hodeitako plataforma bat da, beira laminar teknologikoan oinarritutako aplikazioak azkar garatzeko pentsatua.  Aplikazio eremuak dira, beste batzuen artean, garraioa, etxea, ekipamendu ondasunak, hiri-altzariak eta segurtasuna.

 

Logo del producto Smartdocpublication

Domotikako irtenbide honek estaldura ematen dio sentsore multzo bati, segurtasuneko, energia efizientziako eta hirugarren zainketako zerbitzuen alorrean.  Plataforma hau erabat irekia da (open source), eta aukera ematen du hirugarren baten edozein sentsore edo gailu plataforman integratzeko, hirugarren batzuek plataforman aplikazioak garatzea uzten duen API baten bidez. Helburura da garatzaileren komunitate bat eratzea plataformaren inguruan, eta eskuen artean zerbait duenari, edo zerbait egiteko gogoa duenari, laguntzea plataforma erabiltzen, komunitatean integra dadin eta beretzat edo plataformarentzat irtenbideak bilatzeko gaitasun gehiago izan dezan.

 

logo del producto Niagararank

Mapplas

APLIKAZIO IKUSGARRIAK ERAKUTSIKO DIZKIZU ZURE KOKAPENARI DAGOKIONEZ

Empresa: MAPPLAS INNOVATIONS, SL

Tipo: Startup Mikroenpresa

Subvención: 16.177,18 euro

Tokiko aplikazioen bilatzaile bat da Mapplas. Non zauden kontuan hartuta, tokiko garatzaileek mugikorrentzat sortu dituzten aplikazio onenak erakutsiko dizkizugu, zure inguruan gertatzen den guztiaren berri izan dezazun eta hiriaren eskaintza guztiez balia zaitezen. Erabiltzaileek gomendioak jasko dituzte turismorako eta Smar City kontzepturako diseinatu diren aplikazio aipagarrienei buruz. Google Play zerbitzuan eskuragarri dagoen aplikazio bat da Mapplas, baina mugikorretako operatzaile eta fabrikatzaileen eta komunikabideen xedera merkaturatzen da. Algoritmo ezin biribilago bat da oinarria, gai bai baita dokumentuan aipatzen den kokapena zehazteko. Horretarako, adimen artifiziala (teknologia semantikoak) eta informazio geografikoko sistemak erabiltzen dira.

 

Logo del producto Appkide

ILUMEK Intelligent Solar Street Lighting

SISTEMA BAT HIRIKO EGUZKI FAROLEN SAREA SARE ADIMENTSU BILAKATZEKO

Empresa: Ekiona Iluminación Solar, SL

Tipo: Mikroenpresa

Subvención: 23.574,53 euro

Eguzki argiztapen telekudeaketa sistema, zure eguzki farola parkea kudeatzen eta jarraitzen laguntzen dizun gailu bakar batek osatzen du. ILUMEK sistemak, erabiltzaileari internetera konektatutako edozein gailutik bere eguzki argien instalaziora sartzeko aukera ematen dio. Kudeatu ordutegia, egutegia, argiztapena, segurtasuna, etab. ILUMEK telekudeaketa sistema bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da, bakoitzaren ingurumena eta eskakizunak desberdinak direlako. Beraz, errendimendu ezin hobea lortzen da.

 

Logo del producto Appkide

Nora

TARGI: Turismorako AR gida interaktiboak

Empresa: IAMETZA INTERAKTIBOA SL

Tipo: Enpresa Txikia

Subvención: 22.702,63 euro

Hiri, herri edo gune bateko gida turistiko interaktiborako APPa da, taldeka egin ohi diren bisita gidatu planifikatuentzako laguntzaile izan daitekeena (hizkuntza desberdinetan ulermena ahalbidetzeko) eta era berean, horien alternatiba ere izan daitekeena. Hau da, turistari bisitatzen duen lekuan autonomoki mugitzen lagundu ahal diona. Azken finean, turismora bideratutako produktu/zerbitzu aurreratua izango da. Besteak beste, ohiko papereko giden ordez, APP bidez errealitate areagotuko ('augmented reality' - AR) eta geolokalizazioko funtzioak gehitu nahi zaizkio, turismoko gida aberastu bat ere bilakatuz.

 

Logo del producto Appkide

HIRIBILI software solution

HERRI IBILBIDEEN BIDEZ HERRITARREN OSASUNA HOBETZEKO PROPOSAMEN BAT

Empresa: CODESYNTAX, SL

Tipo: Enpresa Txikia

Subvención: 22.067,95 euro

Proiektuaren muina Ibilbide Osasungarri Adimentsuak sortzea da, sentsoreak eta eskumuturrekoak erabiliz. Jada existitzen diren azpiegiturak erabiliko direnez, Ibilbide hauek errespetatu egingo dituzte jasangarritasun eta efizientzia printzipioak. Hiribiliren bezeroa udal-kirol zerbitzuak izango dira. Eta haiek Hiribilin parte-hartzea eskainiko diete herritarrei. Hodeian egongo den software-ak norbanakoek egiten duten kirola jaso eta aztertuko du. Norbanako bakoitzak informe pertsonalizatuak jasoko ditu, eta baita gamification teknikak erabiliz haien motibazioa bilatuko dugu. Datu andana hori (big data) udaletako arduradunen esku egongo da, hiriaren kudeaketa eraginkorragoa egin dezaten. 

¡¡¡hiribili walk for health