Top10: Smart Gipuzkoa 2015

Logo del producto Igarle

SmartCool&Heat

PROIEKTU PILOTUA, HIRI BATEKO AIRE-GIROTZEKO INSTALAZIOETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZERA ZUZENDUTAKOA

Enpresa: IGARLE, SL

Mota: Enpresa txikia

Diru laguntza: 33.945,65 €

Informazioa integratu, kudeatu eta ustiatzeko sistema bat, aukera emango duena energia hobekuntzako eta aurrezpeneko metodoak eta prozesuak ezartzeko, jomuga hauek dituztenak: edonolako azpiegitura, negozio, eraikin, administrazio publiko eta abar. Hala, datuak bilduz, garbituz, eraldatuz eta bistaratuz –izan energia-sistemek berek sortutako datuak edo izan datu iturri publikoetatik bildutako kanpoko datuak–, informazio base teknologiko bat lortzen da, arazoen aurrean erantzuteko aukera ematen duena. Informazioaren interpretaziotik, portaerak erakusten eta iragartzen dira –komunitarioak zein pertsonalak–, eta horiei esker aurrea hartzen zaie jatorriko sistemei, eta portaera adimentsu baterako atzeraelikatzen dira, berekin ekarrita efizientzia energetiko kuantifikagarri bat.

 

logo del producto Tumaker

Elkarlaneko 3D Inprimaketa

HODEI-PLATAFORMA, ELKARLANEKO 3D INPRIMAKETA-INGURUNERAKO

Enpresa: TUMAKER, SL

Mota: Enpresa txikia

Diru laguntza: 36.307,95 €

Hodei-plataforma ireki bat, objektuak sortzekoa, ondoren edozein 3D inprimagailutan inprimatzeko modukoak, kanpoko garatzaileei irekitako API baten bidez (aplikazioak programatzeko interfazea). Edozein garatzailek kargatu ahal izango ditu bere edukiak, doakoak nahiz ordainpekoak erabiltzaileentzat, balioa sortuz tarteko diren eragile guztientzat, eta kalitatea bermatuz jendeari eskura jarritako tresnetan. Plataforma honek jomuga nagusi izango ditu sare sozialak eta elkarlaneko ekonomia, eta horietan integratuta egongo da. Erabiltzaileek aukera izango dute beren lanak balioetsi eta partekatzeko, eta joerak sortzeko. Orobat, inprimagailua prestatuta egongo da hainbat inprimaketa-teknologia integratzeko; hartara, ez dadin izan enpresaren inprimagailuetarako bakarrik.

 

Logo del producto Gabyl

HirIKT

HIRI ALTZARIEN KUDEAKETA ADIMENTSU, IRAUNKOR ETA ENERGETIKOKI EFIZIENTERAKO IRTENBIDEA

Enpresa: GABYL, SA

Mota: Enpresa txikia

Diru laguntza: 34.502,02 €

Soluzio integratzaile bat, tresna eta zerbitzu multzo bat eskaintzen duena, hiriak lortutako datuak elkarlotu ahal izateko, helburutzat hartuta efizientzia energetikoa optimizatzea eta hobetzea –beraz, herritarrentzako zerbitzuak ere bai–. Zeharkako hodei-plataforma bat da, aukera hauek ematen dituena: hiriko sentsoreen irakurketak biltegiratzea, datu horiek modu atsegin batean bistaratzea (monitorizazioa), eta altzari publikoen osagaiei aginduak bidaltzea (telekudeaketa). Hodei-plataforma horrek aukera ematen du edonolako informazioa atzemateko altzari publikoen osagaietan gertatzen denari buruz, eta hedaduraz, informazioa antzeman dezake altzari horien ingurumarietako herritarren mugikortasunari eta portaerari buruz.

 

Logo del producto Smartdocpublication

IL-1- Zaindu

ZAINTZA ETXEBIZITZETAN: ETXEBIZITZAN BAKARRIK BIZI DIREN PERTSONA NAGUSIEN ERORKETAK ANTZEMATEKO SISTEMA

Enpresa: Ibermática, SA

Mota: Enpresa handia

Diru laguntza: 36.777,00 €

Bakarrik bizi diren adineko pertsonen etxeko erorketak antzematen dituen produktu bat; gainera, modu ez-intrusibo batean antzeman ditu, teknologia adimendunak erabiliz; beraz, arras txikiagotzen dira erorketen ondorioak, komunikazio bat ezartzen baita pertsonarekin, baita laguntza eskatzeko eta kudeatzeko protokolo bat ere; azken batean, hobetu egiten du adineko pertsonek zahartzaroan beren etxean duten bizi kalitatea, haien autonomia mantentzen baitu; beraz, haien mendekotasuna gutxitzen.

 

logo del producto Ehuyar

#PartaidetzaON

SAREA GOBERNU ONAREN ZERBITZURA

Enpresa: Elhuyar-Zubize

Mota: Enpresa ertaina

Diru laguntza: 29.022,00 €

Proiektu honekin partaidetza presentzialaren osagarri izango den sarerako tresna bat garatu dugu politika publikoen eremuan garatzen diren partaidetzazko prozesuetarako oro har, eta zehazki, partaidetzazko aurrekontuetarako. Ez dago prozesu paralelo gisa planteatua, elkar elikatzen duten prozesu gisa baizik eta beraz, ez du presentziala baztertzen. Partaidetza-prozesuaren jarraikortasuna eta informazioaren gardentasuna bermatzeko tresna ere izan nahi du, herritarrek webaren bitartez jarraitu ahal izango dutelako, uneoro, beraiek egindako proposamenen egoera zein den.

#PartaidetzaON: sarea gobernu onaren zerbitzura

 

logo del producto Vicomtech

SMARTMUGI

HIRI MUGIKORTASUNA KUDEATU ETA KONTROLATZEKO APLIKAZIOA, BAITA ETORKIZUNEAN IRAGARPENEN BIDEZ OPTIMIZATZEKOA ERE

Enpresa: Vicomtech-IK4

Mota: Fundazioa

Diru laguntza: 36.855,72 €

Edozein hiritako hiri mugikortasunaren hobekuntza-merkaturako ahalmen garbia duen plataforma bat. Horretarako, plataforma bakar batean integratu dira askotariko teknologiak: informazioa atzematekoa, datuen prozesaketakoa, horien analisikoa, eta interakziokoa nahiz irudikapen grafikokoa. Erabakiak hartzeko euskarriak aukera ematen du hiriko mugikortasuna optimizatzeko, bai maila operazionalean bai plangintzakoan; gainera, proposatzen du parket jakin batzuen elektrifikazioa, zertarako-eta kontrol osoa lortzeko erabilera partekatuko bizikletetan, motozikletetan eta banaketako nahiz azken miliako logistikako flotetan.

 

logo del producto Hispavista

Hiri adimendunetako gorabeherak

HIRI ADIMENDUNETAKO GORABEHEREN KUDEATZAILEA

Enpresa: Hispavista, SL

Mota: Enpresa txikia

Diru laguntza: 40.000,00 €

Hodei-plataforma bat, aukera emango diena hala behar duten hiriei beren lurraldean eduki ditzaketen askotariko instalazioak integratzeko, eta instalazio horiek sortutako informazio guztia modu bateratu batean kudeatzeko; malgua izango dena gorabehera automatikoak sortu behar diren kasuak definitzeko orduan, eta lagunduko duena sortutako gorabehera horiek irtenbide sendo eta fidagarri baten bitartez kudeatzen. Hiri ertainen errealitateari egokitutako irtenbide tekniko bat da, hiri handiek ezartzen dituzten makroirtenbideetara jo beharrik izan gabe (hala nola Londres, Viena eta Bartzelona). HispaVistak egindako garapenak aukera emango du instalatutako sistemen kontrol bat lortzeko, eta arauak prestatzeko, baita sistema a priori autonomoen artean elkarrekin erlazionatutako arauak ere, zeinen bitartez gorabehera automatikoak sortu ahal izango baitira, eta gorabehera horien monitorizazioa eta kudeaketa burutu ahal izango baitira plataformaren beraren bitartez.

 

logo del producto Iametza

Ubikmining

LIBURUTEGI AURRERATUEN KUDEAKETA ADIMENTSURAKO PLATAFORMA TEKNOLOGIKOA

Enpresa: Iametza Interaktiboa, SL

Mota: Enpresa txikia

Diru laguntza: 21.708,31 €

Tabakalerako sorkuntza liburutegia, Ubik, eraikinaren lehen solairuan kokatuko da, 2.000 metro karratutako zabalera batean. Sorkuntza liburutegiak ohikotasunetik ihes egingo du, fondoak metatzeaz gain, edukien sorkuntza eta ikerketa eta ikasketa prozesuen sustapena bultzatuko baitu. Hortxe kokatzen da UBIKMINING proiektua. Egitasmo honek funtsean liburutegi areagotuaren eta aurreratuaren kudeaketa adimentsua burutu ahal izateko datuen metaketa, tratamendua eta bisualizazioa aurreikusten du, hori guztia gune kultural efizienteago eta adimentsuago bat lortzeko helburuarekin, hiritarren beharrei egokituago egongo den espazio bat lortzeko erabakiak hartzen lagunduko duena eta prozesu horretan bertan hiritarrei zerbitzu anitzak eskainiko dizkiena.