Smart Gipuzkoa: Lurralde Adimentsua 2014

Enpresentzako, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu "smart" teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza… Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Laguntzak: kostuen %35 (gehienez: 40.000 €). Eskatzeko epea: 2014ko maiatzaren 15ra arte.

Noiz eta nola aurkeztu eskaera:

Gomendioak

Diru laguntza bat jasotzeko zure aukerak zabaldu nahi badituzu, hona dituzu 10 gomendio.

Gehiago jakin

Aurkeztutako proiektu hoberenak (TOP 10), onuradunen zerrenda, memorien eta ebaluazioen liburutegia,...

Eskaera egin

©Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzua