Udalak 2014 

Gipuzkoako Udalak

OPEN DATA UDALAK PROIEKTUA

Sarrera: datu irekien katalogoa

Proiektu mota: Open data, datu publikoak agerian jartzea

Dirulaguntza: 42.810,00 €

Lankidetzako proiektu bat da. Gipuzkoako udalek nahi dute kudeatzen dituen datu publikoak, era ireki eta erabilerrazean, herritarren esku jartzea. Edonork aztertu, berrerabili eta zabaldu ditzake datu horiek, eta datu horietatik eratorritako zerbitzu berriak sortu. Irekitzen diren datu motak: errolda zergak, isunak, espedienteak, aurrekontuak eta abar. Eta irekitzen den informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko da Gipuzkoa Irekia izeneko atari korporatiboan sar dadin.

 

Soraluzeko Udala

Soraluze Smart City Aplikazioak

Sarrera: web

Proiektu mota: Smart Gipuzkoarako teknologiak

Eskualdea:  Deba Behea

Dirulaguntza:  25.000,00 €

Soraluze-etako argiteria publikoko sarea banda zabal datu transmisio-sare bat bihurtzeko aplikazio pilotuak. 1.-IP Megafonia: faroletara konektaturik eta ahots edo musikaren jatorria udaletik kontrolatuta. 2.-Estazio meteorologiko bat zerbitzari zentraletik gobernatuko dena. 3.-Smart Parking: dauden plaza libreen kopurua kontrolatzeko eta horrela alferreko desplazamenduak ekidituz. 4.-Edukiontzien kontrol bolumetrikoa: ibilbideak planifikatu ahal izateko hondakinen bolumenaren arabera eta alferreko desplazamenduak ekidituz.

 

Iraurgi Lantzen SA

Iraurgi Berritzen App

Sarrera:  irauapp  web

Tipo de proyecto: Informazioaren eta zerbitzu publikoen aplikazioak

Comarcas: Urola Erdia

Subvención:  5.445,00 €

IRAURGI BERRITZENek Azpeitia eta Azkoitiko udal-erakunde publikoen sustapen sozioekonomikoko eta berrikuntzako estrategia bateratzen du. Proiektu honen helburu nagusia erakundea herritarrengana hurbiltzea da, komunikatzeko modu zuzen eta berritzaileak erabiliz. Helburu hori betetzeko smartphone eta gailu mugikorretarako aplikazio bat eraiki da erakundearen webgunetik datuak jasotzen dituena. Horrela, albisteak, lan eskaintzak, formakuntza eskaintzak. erabiltzaileak sakelean izango ditu eta gainera app bidirekzionala denez erakundeari berari galderak edo proposamenak egiteko aukera ere izango du.

 

Lezoko Udala

lezo.APP 

Sarrerak: app  web

Proiektu mota:  Aplikazioak gailu mugikorretarako

Eskualdea: Oarsoaldea

Dirulaguntza: 3.980,90 €

Lezoko Unibertsitateko Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, 'esan udalari' atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.

 

Azkoitiako Udala

andramaixekAPP

Sarrerak: app  web

Proiektu mota: Aplikazioak gailu mugikorretarako

Eskualdea: Urola Erdia

Dirulaguntza:  2.888,90 €

Proiektu honen helburua Azkoitiko Herriko jai nagusiak, Andramaixek 2014, iragarri eta jai partehartzaileak bultzatzeko mugikorretarako aplikazioa garatzea izan da. Herritarrek jaietako egitaraua uneoro eskura izan, oharrak eta gerta daitezkeen aldaketen berri momentuan bertan izan eta prestatutako inkesten bidez, iritzia eman eta parte hartzeko aukera izando dute. APPa eskuragarri dago Android eta iOS sistema eragileen bidez atzitzeko, bakoitzari dagokion storean.

 

Legazpi-Lezo-Ordizia-Zumaiako Udalak

RESPONSIVE DESIGN proiektuak

legazpi.eu lezo.eus ordizia.eus zumaia.eus

Proiektu mota: Webeko edukiak mugikorrerako egokitzea

Subvención: guztira 14.612,46 €

Lau udal hauen web-orri ofizialak moldatu dira, ordenagailuetan bezala, udal edukiak ondo ikus ahal izateko gailuetako mota guztietan (tablet, smartphone edo beste edozein tresnetan), beti ere nabegazio-esperientzia hobetuz. Diseinu web bakarrarekin, bistaratze egokia edozein gailutan lortzen da. Gainera, Responsive Web Design aplikatuz webgunearen ikuspena bilaketa-tresnetarako hobetzea lortzen da.

 

Eskoriatza-Orio-Usurbil-Zestoako Udalak

KODE IREKIRA MIGRATZEA

Proiektu mota: Kode irekiko plataformetara migratzea

Subvención: guztira 10.559,40 €

Kode Irekira migratzeko lanak, dela sistema eragileei, zerbitzariei, dela "LibreOffice" pakete ofimatikoari buruzkoa. Udal hauen ekipoetan Microsoft pakete ofimatikoa kendu da eta Libreoffice instalatzeko eta ordenagailu aurrean lan egiten duten langile guztiei trebakuntza eskaini zaie, hori erabiltzen ikasteko, bakoitzak behar zuenaren arabera.

 

Oiartzungo Udala

lanbarren poligonoko ur-deposito eta bonbeoen telekontrola

Sarrera: Web

Proiektu mota: Smart Gipuzkoarako teknologiak

Eskualdea: Oarsoaldea

Subvención: 14.800,00 €

Lanbarrengo poligonoko bonbeo estazioa eta ur-depositoa telekontrolatzeko bonbeo estazioan remota bat jarri da eta zuntz optiko bitartez ur-depositoko seinalek remota honetara jeisten dira. Telekontrol sistema honek sortu daitezkeen inzidentziei aurre egiteko eta hornidura berme haundiagoarekin emateko aukera emanten du. Helburu hauek betetzeko, bai ur-depositoan eta bai bonbeo estazioan parametro ezberdinen alarmak ezarri dira.

 

FEDER