Bideotutorialak: Web 2.0

Bilataileak

Internet ezin da ulertu bilatzailerik gabe, egiten dugun eragiketen gehiengoa webean sakabanatuta dagoen informazioa eta edukiak bilatzea baita. Bilatzaileen erabilera eta funtzio nagusiak ikusiko ditugu bideo honetan.


Web 2.0

Web 2.0 ingurunea, ingurune sozial bat da, pertsonen parte hartzean eta edukien elkar trukaketan oinarritzen dena. Interneten historian, erabiltzailea protagonista duen aro berri baten hasiera markatzen du. Izan ere, pasibo eta edukien kontsumitzaile hutsak izatetik, aktibo eta edukien sortzaile izatera pasa dira erabiltzaileak. Informazioa partekatu, elkarlana sustatu eta komunitateak osatzen dituzte, besteak beste.


Sare sozial generalistak

Sare sozialek Interneten pertsonen artean komunikatzeko, eta informazioa eta edukiak partekatzeko orduan aukera berriak zabaldu dituzte. Facebook eta Tuenti bezalako webguneak ditugu horren erakusgarri. Bideo honetan tresna hauen ezaugarri nagusiak eta erabiltzailearen eskura jartzen dituzten abantailak ikusiko ditugu.


Argazkiak partekatu

Argazkiak gorde eta erakusteko euskarri bezala argazki albumetik ordenagailura pasa gara, eta orain weba ere erabil dezakegu erraztasun berberarekin. Flickr, Picasa edo Fotolog bezalako tresnek aukera berri eta baliagarriak jartzen dituzte gure eskura.


Wikiak

Wiki batean erabiltzaileak dira elkarlanean edukia sortu eta aldatzen dutenak. Wikipedia da tresna honen paradigma, baina erabilpen anitzak eduki ditzake eguneroko bizitzan. Bideo honetan wikiak nola eta zertarako erabili ikusiko dugu.


Bideoak partekatu

YouTube edo Vimeo bezalako webguneak era guztietako bideoen erakusleiho bilakatu dira denbora gutxian Internetek edukiak partekatzeko eskaintzen duen erraztasunaz baliatuz. Atal honetan tresna hauek nola erabili eta bideoak nola igo ikusiko dugu, hau baita ezaugarri nagusia, erabiltzaileak direla bideoak igotzen dituztenak, alegia.


Albisteak sarean: erabiltzaileek sortutako informazioa

Web 2.0-aren ezaugarri nagusiena erabiltzailea edukien sortzaile bihurtzen dela da. Ideia hau hedabideen alorrera eramaten badugu, kontsumitzeaz gain informazio sortzaile den irakurle bat aurki dezakegu. Bideo honetan aukera hau eskaintzen duten zenbait webgune ikusiko ditugu.


Blogging

Blogak Web 2.0 inguruneko tresna esanguratsuenetakoak dira. Funtsean, blog bat maiztasunez eguneratzen den eta erabiltzailea protagonista duen web orri bat da. 2.0 filosofia bete betean islatzen dute erabiltzailea baita edukiak sortu eta editatzen dituena. Bideo honetan blog baten ezaugarriak zeintzuk diren eta blog bat nola sortu ikusiko dugu.


Albisteak sarean: hedabideak Interneten

Hedabideak sarean daude eta edizio digitalen bidez edo hasieratik Interneten sortutako hedabideei esker eguneroko albisteen berri izan dezakegu. Baina aldaketa nagusienetako bat irakurlearen parte hartzean dago. Izan ere, erabiltzaile aktibo bihur daiteke albisteak bozkatu, iruzkinak egin, posta elektroniko bidez bidali edo web tresnen bidez zabalduz.


Sare sozial espezifikoak

Sare sozial generalistez gain badira komunitate jakin baten interesei erantzuteko sortutakoak ere. Sare sozial espezifikoak normalean lanarekin edo zaletasunekin zerikusia duten gaien inguruan mezuak bidali, eztabaidatu eta esperientziak partekatzeko guneak dira. Bideo honetan adibide batzuk ikusiko ditugu.


Musika sarean

Teknologia digitala eta Interneten garapenari esker musika entzuteko euskarri berriak agertu dira, tartean, abestiak webgune batean entzuteko aukera ematen duten tresnak. Deezer eta Goear bezalako web orrietan milaka abesti ditugu entzungai, doanik eta legalki.


P2P Artxiboak partekatu

P2P sareak Interneten fitxategiak partekatzeko tresna erabilienak dira eta besteak beste, bideoak eta musika banatzeko erabiltzen direlako ezagutzen ditugu. Bideo honetan P2P sareen funtzionamendua eta aplikazio ezagunenak ikusiko ditugu.


RSS edukien sindikazioa eta eransketa

El RSS o sindicación es la forma más sencilla de obtener la información que nos interesa de la web. En lugar de acceder diariamente y uno por uno a páginas web para ver si hay contenidos nuevos, a través del RSS, recibimos las actualizaciones automáticamente. En este vídeo conoceremos las características y el uso del RSS.


Bloggin Gipuzkoa

Blogak ez dira atzerriko fenomeno bat. Gipuzkoan ere baditugu blogak sortzeko aukera eskaintzen duten plataforma batzuk eta webgune, komunikabide eta herrien inguruan ere sortu dira blogari komunitateak. Bideo honetan adibide esanguratsu batzuk ikusteaz gain, blog bat nola erabili ikasiko dugu.


Mapen gaineko aplikazioak

Mapen gaineko aplikazioek kartografia erabiltzeko modu berri bat eskaintzen dute. Tresna hauen bidez, tokiak erraz aurkitzeaz gain, ibilbideak egin ditzakegu, irudietan zehaztasun handiz hurbildu gaitezke edo erabilgarria izan daitekeen informazio gehigarria lor dezakegu erosotasun osoz, Interneten eta doanik.


Wikipedia

Mundu osoko erabiltzaileen elkarlanari esker, Wikipedia munduko entziklopedia handiena da, 12milioi artikulu baino gehiago dituelarik. Edozeinek kopiatu, eraldatu edo banatu dezakeen entziklopedia librea da hau. Bideo honetan Wikipediaren ezaugarriak eta erabilera ezagutuko ditugu.


Creative Commons eta eduki libreak

Teknologiak eta Interneteko tresna berriek jabetza intelektuala duten edukiak eraldatu eta partekatzeko aukerak ugaritu dituzte. Eduki horien erabilera eta banaketa mugatzen dituzten oztopo legalak murrizteko asmoz Creative Commons deituriko lizentziak garatu dira. Bideo honetan lizentzia hauen ezaugarriak eta erabilera ikusiko ditugu.


Sarean oinarritutako lan tresnak

Sareko lan tresnei esker testu dokumentu batean idatzi, kalkulu orri batean eragiketak egin edo aurkezpen bat prestatu dezakegu gure ordenagailuan bulegotika programa bat instalatu beharrik gabe. Bideo honetan tresna hauen erabilera eta abantailak ikusiko ditugu.


Google Docs eta Google Wave

Zer da Cloud Computing edo Hodei Konputazioa bezala ezagurutiko fenomenoa. Bi eredu: Google Docs eta Google Wave.


Facebook eta Twitter

Zer dira eta nola erabil ditzakegu Facebook eta Twitter bezalako sare sozialak.


2.0 aukerak

Ohiko web orrialdetik web 2.0 orrialdera dagoen jauzia azaltzen du erreportai honek.


Gipuzkoan partekatu

Erreportai honek internet eremuan Gipuzkoatik edo Gipuzkoari buruzko ezagutza partekatzeko hamaika aukera daudela erakusten digu.